Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Araututako gaietan prestatzeko onetsitako erakundeen kategoriak handitzea eta haiei baja ematea

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Zerbitzu Zuzendaritza


Xedea

Prestakuntzarako onartutako erakunde batek ematen dituen ikastaroen kategoriak zabaltzeko edo kategoria horiei baja emateko eskaera izapidetzea da prozedura honen helburua.

Nori Zuzendua

Prestakuntzarako onartuta egonik, zerbitzuan alta emanda dauden erakunde guztiak hartzen ditu eraginpean prozedura honek.

Araudia
  • 63/2006 DEKRETUA, martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko dena.

  • AGINDUA, 2006ko apirilaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duena.

  • EBAZPENA, 2010eko otsailaren 26koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren zenbait eranskin aldatzeko dena. Aipatu aginduaren bidez, garatu egiten da: Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua.

  • 70/2009 DEKRETUA, martxoaren 24koa, etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko gas zerbitzuen instalazioak nola ikuskatu eta berrikusi arautzen duen dekretua bigarrenez aldatzen duena.

  • Dagokion produktuari edo zerbitzuari eragiten dioten EAEko, estatuko eta Europako arau eta UNE arau guztiak.

Harremanak norekin

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 945017770
Faxa: 945017051

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943022500
Faxa: 943022542

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 944031400
Faxa: 944031445

Erantsi beharreko agiriak

Prestakuntzarako onartutako erakundetik bidalitako eskaera, emateko baimenduta dagoen kategoriak zabaltzeko edo kategoria horiei baja emateko eskaera jasotzen duena. Jarduerak zabaltzeko, eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Kualifikazio indibidualeko txartelekin zerikusia duten lanbide-prestakuntza arautuko zikloak emateko, Lanbide Heziketako Zentroa izateko baimena lortu izana, hezkuntza-arloan eskumenekoa den Sailaren eskutik.

b) Kualifikazio indibidualeko txartelekin zerikusia duten eskumen-eremuetan, laneratzeko prestakuntza-baliabideen katalogoaren esparruko erakunde laguntzailearen baimena lortu izana, enplegu-arloan eskumenekoa den organoaren eskutik.

c) Gutxienez honako baliabide material hauen jabe izatea, zuzenean edo hitzarmen bidez:

  • Ikasgela bat, ikasle bakoitzeko metro koadro bateko azalera izango duena, eta gutxienez 30 metroko azalera izango duena.
  • 30 metro koadroko tailer-ikasgela bat, onespena eskatzen den espezialitate motaren arabera.
  • Komunak eta higiene- eta osasun-zerbitzuak, kopuru egokian zentroaren edukieraren arabera.
  • Zuzendaritzarako, idazkaritzarako eta liburutegirako gune bat.

d) Erakundearen giza baliabideen deskribapena, ikastaroen zuzendari teknikoaren izena eta titulazioa barne, eta esperientziaren egiaztapena.

e) Eman beharreko ikastaroak zehaztea, gai-zerrendak (gutxienez, garapen-xedapenetan jasotakoak izango dira) eta irakaskuntza-metodologia (horren antolamendua eta aurreikusitako ebaluazio-sistemak) zehatz-mehatz adieraziz.


Dagokion tasa

Ez da aplikatzekoa

Eskabideak Aurkezteko Epea

Edozein unetan.


Eskabideak aurkezteko lekua

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2 - 4º
01008 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945017770
Faxa: 945017051

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10 - 4º
20006 - Donostia-San Sebastián
Tel.: 943022500
Faxa: 943022542

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha jenerala, 23
48010 - Bilbao
Tel.: 944031400
Faxa: 944031445

Tramiteen deskripzioa ---
Egitura Atal Ebazlea

Arlo horretan eskumena duen zuzendaria.


Ebazteko epea

---

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskaera orokorra

Bestelako Agiriak ---
Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

14/02/2013