Hezkuntza Saila

Erdi Mailako LHri Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak

Heziketa-Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz

Erdi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako  plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:

  1. % 65 DBHko titulua dutenentzat.
  2. plazen % 20 Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua dutenentzat.
  3. plazen % 15 honako hauentzat:
    1. Erdi Mailarako edo Goi Mailarako sarrera-proba bidez sartzen direnentzat. 
    2. 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren bidez sartzen direnentzat, ikus beheagoan.
    3. HLPPko derrigorrezko lanbide-moduluak gaindituta izateagatik sartzen direnentzat.
    4. 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko probaren bidez sartzen direnentzat.
    5. Beste sarbide batzuk (Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia gainditu izana)

Ordenazioa eta Baremazioa

a taldeko plazentzat, lehentasuna izango dute onarpen-prozesu honetan hautatzen den kurtsoaren aurreko bi ikasturteetako batean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua aurkezten duten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila gainditu duten pertsonek.
Plaza nork lortzen duen eta nork ez mugatzeko, lehentasuna ezarri ondoren, eskatzaileak beren ikasketa-espedienteko notaren arabera ordenatuko dira.

b taldeko plazetarako, lehentasuna emango zaie egiaztatzen duten Oinarrizko LHko tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean I. kidetasuna dutenei. I. kidetasuna ez dutenen artean, lehentasuna esleitzen zaie egiaztatuta duten tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean II. kidetasuna dutenei. Kidetasunen zerrenda.
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

c taldeko plazak lortzeko, lehentasuna dute c.I atalean daudenek, ondoren c.II atalean daudenek, gero c.III atalean daudenek eta horrela hurrenez hurren. c.I atalekoen artean, lehenago daude Erdi Mailarako sarrera-proba gainditu dutenak Goi Mailarako sarrera-proba gainditu dutenak baino.
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

Titulazioak edo eskakizunak 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoak eta cII puntuko parte hartzen direnak

Teknikari Laguntzaile titulua izatea.

  • Teknikari titulua izatea.
  • Goi-mailako Batxilergo-titulua izatea.
  • Irakaskuntza ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila gainditu izana.
  • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituela frogatzea.
  • Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko titulazio baliokideetakoren bat izatea, ikus hurrengo atalean "Goi Mailako LHri Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak".
  • Ondorio akademikoetarako aurreko tituluren batekiko baliokidetzat deklaratuak izan diren beste ikasketa edo prestakuntza-ikastaroren bat gainditu izana

Beste sarbide batzuk

  • Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaro berezia
Azken eguneratzea: 2017/06/12