Departamento de Educación

"AURRERUNTZ" Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketak

Azken urteotan egin dugun bezala, aurten ere antolatu ditugu “Aurreruntz” Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketak. 2017ko irailaren 14an eta 15ean izango dira, Donostian, Kursaal Jauregian.

Hainbat gai jorratuko da. Alde batetik, Ikastunen Batasun Europarra izango dugu gure artean. Lanbide-heziketa dualaren inguruko gaiak ekarriko dizkigute, esperientzia jakin batzuk azalduz, erakundeenak batzuk, eta enpresenak eta prestakuntza horretan parte hartzen duten ikasleenak beste batzuk.

Motibazioarekin eta ekintzailetzarekin zerikusia duten zenbait gai ere landuko dira.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoak lanbide-heziketaren bilakaera azalduko du, bereziki berrikuntza aplikatuan, ikasteko metodologia aktiboetan, garapen iraunkorrean eta nazioartekotzean.

 

 

Izena emateko formularioa bete behar da. Ondoren, email bat jasoko da inskripzioa konfirmatuz

Azken aldaketako data: 2017/09/13