Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Azken eguneratzea: 2012/09/10

Karterako Dekretu-proiektuaren entzunaldiaren emaitza

2012ko martxoaren 15eko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariaren ebazpenaren bidez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Karterako Dekretu-proiektua jendaurrean jarri zen, erakunde, elkarte eta interesdunek Dekretu-proiektuaren testua ezagutu zezaten, eta nahi izanez gero, alegazioak aurkez zitzaten.

Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, bi dokumentu jartzen ditugu ikusgai: lehenengoak, Dekretuaren eranskinei eta xedapen-zatiei egindako alegazio espezifikoak jasotzen ditu; eta bigarrenak, alegazio orokorren taula batean, erakunde publikoek eta pribatuek hastapen-izaerarekin edo sarrera moduan egiten dituzten gogoetak jasotzen ditu.

2012ko irailaren alegazio orokorren koadroa (gaztelaniaz bakarrik)

2012ko irailaren alegazio espezifikoen koadroa (gaztelaniaz bakarrik)

2012ko urriaren 10ean Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoan aurkeztutako Kartera-dekretua (gaztelaniaz bakarrik)