Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Azken eguneratzea: 2006/01/31
Eusko Jaurlaritzak 900 840 111 telefonoa sortu du, tratu txarren biktima diren emakumeei laguntzeko.
Zerbitzu berri hori erkidego-mailakoa eta doakoa da eta, 900 840 111 telefonoaren bidez, laguntza emozionala, informazioa eta orientazioa eskainiko zaie biktima diren emakumeei.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak telefono-zerbitzu bat abiarazi du etxean tratu txarrak edo sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntzeko. Zerbitzu horretan, laguntza emozionala, informazioa eta orientazioa eskainiko zaie biktimei.

Zerbitzu berri hori erkidego-mailakoa eta doakoa da eta, 900 840 111 telefonoaren bidez, laguntza emozionala, informazioa eta orientazioa eskainiko zaie biktima diren emakumeei, komunitate-zerbitzuek geroago eman dezaketen guztizko laguntza abiarazteko edo horrekin batera jarduteko edo horretan laguntzeko.

Telefono bidezko zerbitzu bat da eta genero-indarkeria pairatzen duen emakumeei laguntzea du helburu. Doakoa eta publikoa da, eta zerbitzu osoa eskaintzen du. Egunaren 24 orduetan eta urteko 365 egunetan izango da erabilgarri. Profesional kualifikatuak arituko dira hor lanean.

Txostena (PDF, 120KB)