Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Erakundeei esku-hartze soziala sustatzeko emandako laguntzak

  1. GIZARTE ZERBITZUEI BURUZKO LEGEA: IRABAZI ASMORIK GABEKO GIZARTE EKIMENERAKO LAGUNTZA PUBLIKOA

    Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak gizarte-zerbitzuetan egiten den jarduerari deitzen dio esku-hartze soziala, eta adierazten du autonomia pertsonala sustatzera eta babestera eta pertsona, familia eta talde guztien integrazio komunitariora bideratuta dagoela, sustapeneko, prebentzioko, babeseko eta laguntzako eginkizuna garatuta, batez ere pertsonalak eta harremanezkoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez.

    Legeak berak, 73. artikuluan, ekimen pribatuaren esku-hartzeari eskainitako izenburuaren barnean, kapitulu bat eskaintzen dio irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenerako laguntza publikoari, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoaren barnean hartu gabeko prestazio eta zerbitzuak garatzeko, eta gizarte-zerbitzuen esparruan beste jarduera batzuk egiteko. “Betiere Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen plangintza estrategikoak ezarritako jardunbide orokorretara egokitzen badira eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek garatzen badituzte, zein ere den horien forma juridikoa (elkarteak, fundazioak, gizarte-ekimeneko kooperatibak do irabazi asmorik gabeko bete erakunde batzuk)”.

    Bereziki kontuan hartuko dira, aurreko idatz-zatian aurreikusitako xedeetarako, eta diru-laguntzen (hitzarmenak ere izan daitezke, baita urte anitzeko hitzarmenak ere) esparruan artikulatuta, honako jarduera hauek:

    • pertsonak artatzeko prestazio eta zerbitzu berriak martxan jartzearekin lotuta dauden jarduera berritzaile eta esperimentalak;

    • elkarte-sarea babesteko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak;

    • plangintza hobetzera, zerbitzuen antolaketako eta arretaren eskaintzako kalitatea bermatzera eta hobetzera, eta praktika profesionala hobetzera zuzenduta dauden ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak.

    Aurrekoa betez eta garatuz, 2015. urterako eskumenen esparru berri bat landu da esku-hartze soziala sustatzeko, jarraian aipatutako dekretuaren bitartez. Dekretu horretan bildutako diru-laguntza ildoak emateko prozedura hasteko, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Agindu bat edo batzuk emanez egindako deialdiak hartuko dira kontuan.

  2. ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA: ESKU-HARTZE SOZIALAREN SUSTAPEN LANA, IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDE PRIBATUEI ZUZENDUA

    2015ERAKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ESPARRUA:

    271/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

    AGINDUA, 2014ko azaroaren 5ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2015ko deialdia egiten da. Agindu honen HUTSEN ZUZENKETA.

    DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK

    Aginduak  garatzen dituen laguntza-ildoak:

      1. Pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jarduerak, 4.098.480 €-ko hornidurarekin. Ildo horretan, esku-hartze sozialeko jarduerak babestuko dira, hau da, autonomia pertsonala babestera eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek.

      2. Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak, 599.000 €-rekin hornitua. Lerro horretan ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerak lagunduko dira.

     

  3. ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA: ESKU-HARTZE SOZIALAREN SUSTAPEN LANA, ERAKUNDE PUBLIKOEI ZUZENDUA

    2015ERAKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ESPARRUA:

    AGINDUA, 2014ko abenduaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak  eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2015. urterako.

    DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK

    Agindu honetan aurreikusitako laguntza-lerroak:

    1. Gizarteratzearen arloko teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko laguntzak gizarteratze-politikak garatzeko, 2.756.390 euroko hornidurarekin.
    2. Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko eta inmigrazioaren eta kulturen arteko elkarbizitzaren arloko jarduerak egiteko laguntzak, 940.000 €-rekin hornitua.
      • 2015an immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzea: 369.985 €

      • Immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak egin, gauzatu edo ebaluatzea: 570.015 €

Azken aldaketako data: 2015/02/17