Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako diru-laguntzak. 2010EKO DEIALDIA

LABURPENA
Titulua:
Esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako diru-laguntzak. 2010EKO DEIALDIA
Xedea:

Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze soziala produzitzera eta esku-hartze horretarako erabilgarria den jakintza lortzera bideratutako jarduerek, hala nola, prestakuntza-programek, ikerketa-proiektuek,
argitalpenak egitea eta hedatzea, dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerek.

Diru kopurua:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 480.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2010eko urtarrilaren 27koa (BOPV Zk. 17/2010)

    AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2010eko deialdia egiten da.

Araudia:
  • 649/2009 Dekretua (BOPV Zk. 3/2010)

    649/2009 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarte Ongizate Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Gizarte Gaietako Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Gizarte Ongizate Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

 

Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.

Telefono-zenbakia:
900 840 408 (8:30tatik 14:00tara)

 

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako diru-laguntzak.

Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku-hartze soziala produzitzera eta esku-hartze horretarako erabilgarria den jakintza lortzera bideratutako jarduerek, hala nola, prestakuntza-programek, ikerketa-proiektuek,
argitalpenak egitea eta hedatzea, dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin (ikastaroak eta mintegiak) lotutako jarduerek.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Diru-laguntza horiek eskakizun hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko esku-hartze sozialeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte:

a) Legalki eratuta eta behar bezala erregistratuta egotea dagozkien administrazio-erregistro edo -erroldetan, gutxienez diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenago.

b) Irabazi-asmorik ez izatea (forma juridikoa elkartearena, fundazioaren, gizarte-ekimeneko kooperatibarena edo irabazi-asmorik gabeko beste edozein bada ere) eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.

c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.

 

(649/2009 Dekretuaren 5.artikulua)

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 480.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez

Muga:

Jardueraren guztizko aurrekontuaren % 80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak. Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango du eskaera aurkeztu deneko diru-linearako aurreikusitako zenbatekoaren % 4 gainditu (192.000 euroak).

 

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Diru-laguntza eskaera
Diru-laguntza eskaera:
Eskaerak idazki normalizatu bidez egingo dira. Idazki hori I. eranskin gisa erantsi zaio Agindu honi eta honako helbide honetan dago eskuragarri: www.euskadi.net/tramiteak/diru-laguntzak. Eskabide-orri horren atal guztiak behar bezala bete beharko dira eta erakunde eskatzailea legez ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko du; horretaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan). Eskabide-orria dagokion diru-lineari dagokion kudeaketa-organora bidaliko da, linea horretan aurreikusten den dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera (Donostia kalea, 1-01010 Gasteiz) bidali beharko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduan (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen). Nolanahi ere, eskaera kudeatzeko ardura duen Zuzendaritzak eta/edo Balioespen Batzordeak beharrezko irizten dioten informazio eta dokumentazio osagarria eskatu ahal izango diete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera balioestearren.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntza eskaera (Eskaera)

Diru-laguntzarako eskabide-orria.

Jarduera azaltzeko memoria (Eskaera)

Jarduera azaltzeko memoria, idazki normalizatu bidez. Paperean arkezteaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarrik informatikoan (ahal bada, CDan).

Hirugarren Datuen Alta (Laguntza emateko dokumentua)

Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia.

Dokumentazioa:
  • Beharrezko dokumentazioa

    Diru-laguntzarako eskabide-orriarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira edo Agindu honi dagokion beste eskabideren batekin batera entregatzen badira izan ezik:

     

    a) Jarduera azaltzeko memoria, idazki normalizatu bidez. Idazki hori II. eranskin gisa erantsi zaio Agindu honi eta honako helbide honetan dago eskuragarri: www.euskadi.net/tramiteak/diru-laguntzak. Paperean aurkezteaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).

    b) Erakundearen estatutuen edo erregelamendu ofizialen kopia, izan daitezkeen aldaketekin.

    c) Laguntza jasotzeko eskaera sinatzen duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua (baldin eta aurreko dokumentuan argi eta garbi ikusten ez bada).

    d) Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.

    e) Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia edo, hala badagokio, hirugarrenaren datuak aldatzeko eskabidea.

    f) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri original eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela frogatzen dutenak. Erakunde onuraduna Gizarte Segurantzaren
    sisteman inskribatuta ez balego enpresaburu gisa, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria aurkeztu beharko du hori egiaztatzeko, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizun-adierazpenarekin batera. Adierazpen horretan Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela adieraziko da.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
EMANDAKO DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA
EMANDAKO DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA:
Erakunde onuradunek diruz lagundutako jarduera egikaritu izana justifikatu behar dute, jarduera bukatzen denetik bi hilabeteko epean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
III. ERANSKINA: Dirulaguntza justifikatzeko formularioa. (Laguntza emateko dokumentua)

III. ERANSKINA: Dirulaguntza justifikatzeko formularioa.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/01/28 - 2010/02/27
Aurkezteko epe-muga:

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, 2010eko urtarrilaren 27ko Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 27a da, larunbata.


Eskaera posta ziurtatuz bidaltzen bada (ez egoitzan bertaratu eta erregistratuta), kontuan izan behar da Posta Bulegora joateko garaian gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere otsailaren 27ko datarekin. Hori horrela, Postan otsailaren 27an, larunbatarekin, entregatutako eskaera bat baliokoa izango da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzara hainbat egun geroago iritsi.

Ebazteko epea:

Lau hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.