Lehendakaritza

Gazteentzako programak

 

Auzolandegiak

Auzolandegiak

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan. Beste era batera burutu ezingo liratekeen proiektu horiek eta bertan egiten diren bestelako ekintza osagarriak elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kultura aniztasunean hezitzea, etab. sustatzeko bide bat dira.

Euskadiko gazteak lanekintzan

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatzen dute, Garapenerako gobernuz kanpoko Euskadiko erakundeak eta hegoaldeko herrietakoeen laguntzarekin batera. Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da.

Europako programak

Erasmus +: Gazteak Ekinean, Europako programa

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak kudeatzen du Erasmus +: Gazteak Ekinean programa, Gazteriaren Institutuarekin (INJUVE) batera. Programa horrek, besteak beste, aukera ematen die gazteei gazte-taldeen trukeak egiteko eta boluntario-lanetan aritzeko, bai Batasunean bertan, bai beste herrialde batzuetan. Gainera, laguntzak ematen zaizkie gazteen sorkuntza eta espiritua sustatzen duten proiektuei. Programa honen egintza batzuk 13 eta 30 urte bitartekoentzat ere irekita daude.

 

Azken aldaketako data:  2015/12/23