Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Gazteen Elkarteak

Euskadiko Gazteriaren KontseiluaEuskadiko Gazteriaren Kontseilua 

Gazteen eskubideen alde lan egiten duten gazte elkarteek osaturiko plataforma da Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK). Bere helburuen artean hurrengoak nabarmendu daitezke: Euskadiko 14 eta 30 urte bitarteko gazteen bizi baldintzen hobekuntza sustatzea, gazteen sozializazio prozesuan laguntzea edota agente sozialen multzoaren ardura indartzea. Gaur egun 60 bat elkartek osotzen dute EGK.

Gazteen elkarteen errolda

Gazteen elkarteen errolda

Errolda hau Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak sortutako fondo dokumentala da, eta bere helburua Euskadiko gazte-elkartegintzak bizi duen egoera jasotzea da. Bertan, honako hauek sar daitezke: gazte-elkarteak, gazteei zerbitzuak ematen dizkieten entitateak, alderdi politiko, sindikatu, auzo-elkarte eta abarretako gazte-atalak, gazteen taldeak, batzordeak eta koordinakundeak, gazteriaren kontseiluak.

Pizgarri fiskalak gazteen elkarteentzatPizgarri fiskalak gazteen elkarteentzat

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek irabazi asmorik gabeko elkarteen eskura jartzen dute pizgarri fiskalak jasotzeko aukera. Hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergan eta udal zergetan zenbait zerga onura jasotzeko eskubidea izango dute irabazi asmorik gabeko entitatetzat jo daitezkeenak, alegia: fundazioek eta herri onurakotzat hartutako elkarteek.

Azken aldaketako data: 2014/02/07