Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Gazte Plana: Sarrera

 

 1.-  Zeri deritzogu Gazte Politika Integrala?

 2.-  Nori zuzentzen gatzaizkio?

 3.-  Gazte politika integralaren printzipio orokorrak

 4.-  Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren eginkizunak    

_______________________________________________ 

 1.- Zeri deritzogu Gazte Politika Integrala?

Gazte Plana infografiaGazte-politika integralak, batetik, gazteak errazago gizarteratzeko neurriak hartzen ditu barne, gazteen emantzipazioa lortze aldera, gazteen arloko zeharkako politiken plangintzaren, burutzapenaren eta ebaluazioaren bitartez. Bestetik, gaztetasunaren sustapenerako neurriak hartzen ditu barne; berariaz gazteei zuzendutako programa, jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen bitartez eta, beti ere, gazteen partaidetza sustatuko duten prozesu eta bideen bitartez burututako neurriak, izan ere.

 [igo

 2.- Nori zuzentzen gatzaizkio?

Gazte politika integrala aplikatzeko garaian, konbentzio modura, gazteak 14 eta 30 urte bitarteko pertsonak izango dira.

[igo] 

 3.- Gazte politika integralaren printzipio orokorrak

  • Gazteen egoeraren arreta integrala
  • Zeharkakotasuna
  • Aukera-berdintasuna
  • Aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzea
  • Gazte-ikuspegiaren integrazioa
  • Ekintza positiboa
  • Rolak eta estereotipoak desagerraraztea
  • Lankidetza eta koordinazioa
  • Plangintza
  • Hurbiltasuna
  • Partaidetza
  • Balioen sustapena 

[igo]  

4.- Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren eginkizunak. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua (pdf, 284 kb)

Gazteria Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

  • Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak behar bezala gizarteratzeko jarduerak sustatzea.
  • Gazteriako politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.
  • Gazteriaren egoeraren gaineko informazioa eta dokumentazioa bildu eta hedatzea, bai eta horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterlanak egitea ere.
  • Gazteria, denbora libre eta aisiaren arloko eta haur izatea zaintzeko eta haurtzaroan denbora librea erabiltzeko politiken arloko beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea.
  • Aisiaren erabilera sozial, kultural eta hezitzailea sustatzeko planak lantzea, bereziki zainduz hizkuntza normalizazioaren ikuspegia.
  • Arlo hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lotutako zuzeneko ekintzari dagozkion egitekoak betetzea:
    • Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpetxeak eta instalazioak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.
    • Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.
    • Gazteriaren arloan bete beharreko gainerako egitekoak.
  • Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak emateko zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea, eta horien pres­takuntza bultzatzea.

  • Gazteen artean asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendari­tzarekin koordinatuta.

  • Gazteriako politika integralen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, Gazteriaren Euskal Behato­kiari esleitutako egitekoak gauzatzea.

  • Gazteriaren arloan interes komunekoak diren jardueretan, Estatuko, Europako eta Europaz gaindiko erakundeekin lankidetzan jardutea.

   [igo]

Gazte politikako hasierako orrira itzuli

 

Azken aldaketako data: 2017/09/21