Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Erasmus +: Gazteak Ekinean. Berrikuntzarako eta praktika egokien trukerako elkarlana (2 ekintza klabea)

Ekintza hau honetarako izango da lagungarri:

  • Elkarte estrategikoak, ekimen bateratuak garatu eta abiarazteko, gazteen ekimenak eta herritartasun aktiboa, gizarte-berrikuntza, bizitza demokratikoan parte-hartzea eta enpresa-izpiritua sustatzen duten proiektuak barne, parekoen arteko ikaskuntzaren eta esperientzien trukearen bitartez.
  • Honako alderdi hauek bultzatuko dituzten plataforma informatiko laguntzaileak:
    parekoen arteko ikaskuntza,
    alderdi hauetan oinarritutako azteriaren arloko lana:
    ezagutzan mugikortasun birtualean, eta
    praktika egokien trukean.
  • Gaitasunen garapena eta indarketa eta ezagutzen trukea, nagusiki parekoen arteko ikaskuntzaren bidez, egitasmoko herrialdeetako eta elkartutako herrialdeetako erakundeen artean elkarte-akordioak sinatuta.

Elkarketa estrategikoak

Elkarte estrategikoak (Strategic Partnership delakoak) elkarlanean aritzeko aukera ematen die hezkuntzaren, prestakuntzaren eta gazteriaren arloetan jardunean dabiltzan erakundeei, enpresei, administrazio publikoei eta hainbat sektore sozioekonomikotan jardunean dauden gizarte zibileko erakundeei elkarlanean aritzeko, honako helburu hauek lortze aldera:

  • Irakaskuntzaren, prestakuntzaren, ikaskuntzaren eta gazteen dinamizazioaren arloetan kalitate-maila altuak lortzeko praktika berritzaileak ezartzea.
  • Instituzioak modernizatzea.
  • Berrikuntza soziala sustatzea.

Gazteriaren arloan gauza daitezkeen jardueren tipologia:

  • Gazteen dinamizazioaren arloko elkarlan-jarduerak
  • Gaitasunen aintzatespena eta balidazioa
  • Gazteriaren arloko ekimen transnazionalak

Elkarte estrategikoetan diruz lagunduko diren prestakuntza-, ikaskuntza- eta irakaskuntza-jarduketak:

  • Ikasleen, hezitzaileen, ikasle helduen eta gazteen mugikortasun mistoa (mugikortasun fisikoa: 5 egunetik 2 hilera)
    Mugikortasun fisikorako tarte txiki bat edo batzuk (guztira, 2 hilabete, gehienez ere) eta mugikortasun birtuala konbinatzen dituzten jarduerak (adibidez, informazio- eta komunikazio-teknologiak elkarlanerako gune gisa erabiltzea, bideokonferentziak, gizarte-komunikabideak eta abar, mugikortasun fisikoaren emaitzak osatze edo luzatze aldera).
  • Gazteen dinamizatzaileen mugikortasuna (2 hiletik 12 hilera)
    Gazteen dinamizazio-lana beste herrialde batzuetan nola gauzatzen den jakiteko aukera ematen die dinamizatzaileei. Hartara, gaitasun profesional, pertsonal eta interkulturalak indartzen dira.
    Gazte-eragileek atzerrian lan egiteko aukera dute 2 hiletik 12 hilera, harrerako erakundearen eguneroko lanean aktiboki parte hartuta eta, aldi berean, profila aberastu egiten dute, landa-laneko profesional gisa.
  • Gazteen ekimen transnazionalak
    Elkarte Estrategikoen bidez Gazteen Ekimen Transnazionalak laguntzen dira, programako herrialde desberdinetako gazteen bi taldek edo gehiagok garatuak eta gizarte-konpromisoa eta ekintzaile-sena sustatzera bideratuak.
    Gazteek hasi, diseinatu eta gauzatutako proiektuak dira gazteen ekimenak. Horrela, aukera ematen zaie euren ideiak probatzeko, proiektuen plangintzan eta ezarpenean zuzenean eta aktiboki parte hartzeko beta emango dieten ekimenen bitartez. Gazteen ekimen batean parte hartzeak ikaskuntza ez formalerako esperientzia garrantzitsua dakar.
    Ekimen transnazionala gauzatzen duten gazteek begirale baten —gazteekin lanean esperientzia duen pertsona baten— laguntza izan dezakete.
    Begiraleak ez du ekimenean parte hartuko, baina gazteen taldeari lagunduko dio ekimena prestatzen, burutzen eta ebaluatzen, eta ikaskuntza-prozesua bultzatuko du.

    Parte-hartzaile kopurua: Gutxienez egitasmoko 2 herrialdeetako 2 erakunde (gazteria)
    Jardueraren iraupena: 6 hiletik 2 urtera. Aparteko kasuetan, Elkarte Estrategiko baten iraupena 3 urtera arte luza daiteke, onuradunak
    hala eskatzen badu eta eskumena duen Agentzia Nazionalaren oniritziz. Kasuotan, diru-laguntzaren zenbateko osoa ez da aldatuko.

hasierara joan

Gaitasunak garatzeko proiektuak


Elkarlan-proiektu transnazionalak dira, programako herrialdeetan eta munduko beste herrialde elkartuetan gazteriaren arloan jardunean dauden erakundeen arteko alde anitzeko elkarteetan oinarrituak. Hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloetako eta bestelako sektore sozioekonomikoetako erakundeek ere parte har dezakete.

Proiektuaren iraupena: 9 hiletik 2 urtera.

Jarduerak:

  • Elkarrizketa politikoa, elkarlana, sareko lana eta gazteriaren arloko praktiketako trukeak sustatzea: mintegiak, konferentziak, tailerrak eta topaketak.
  • Gazteriaren arloko eskala handiko ekitaldiak.
  • Informazio- eta kontzientziazio-kanpainak.
  • Gazteen dinamizazioa komunikatzeko (hedatzeko) forma berriak sortzea, bereziki honakoen bitartez: ikaskuntza-material ireki eta malguak, elkarlan birtuala eta hezkuntza-baliabide irekiak.
  • Informazioa, komunikazioa eta media direlakoetako tresnak garatzea.
  • Gazteen dinamizaziorako metodo, material eta tresna berriak garatzea, bai eta curriculum-materialak gazteen dinamizaziorako, prestakuntza-moduluak eta Youthpassen moduko agiri gisako tresnak.

hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data:  2014/07/14