Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urriaren 18koa, Bilbao Hiri Trenbideko 4. lineari buruzko informazio-azterlana jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5655
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/18
  • Argitaratze-data: 2012/12/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2002an, Eusko Jaurlaritzak «Bilbo Hiriko sare funtzionalari buruzko azterlana» egiteko enkargua eman zuen. Azterlan horretan, Bilboko trenbide- eta tranbia-sarerako zenbait alternatiba aztertzen ziren, oinarrizko bi helburutan oinarrituta. Batetik, Bilboko hiri-trenbideko lineek Bilbon sartzeko duten irisgarritasuna hobetzea, eta bestetik, bidaia-kopuruengatik tarteko edukierako (tranbia) edo edukiera handiko (trena) garraio-zerbitzu berriak ezartzea justifikatuta daukaten Bilboko aldeek duten irisgarritasun-defizitei erantzutea.

Idazki horretan, metroko 3. linea pentsatuta dago metroaren 1. eta 2. lineen zuzeneko eragin-gunetik kanpo geratzen diren Bilboko aldeei zerbitzua emateko. Aztertutako 3. linearen trazadura funtsean bat dator «Bilboko Metroko 3. linearen aukera-ikerketa eta aurreproiektuari buruzko Azterlana» delakoan planteatutakoarekin.

Bilbao Hiriaren eremuan trenbidea ordenatzeari dagokionez, 2005eko otsailaren 22an, Garraio eta Herri Lan Sailak behin betiko onartu zuen honako hau: Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Arloko Lurralde Planaren aldaketa.

2009an, «Bilbao Hiri Trenbideko 4. lineari buruzko oinarrizko azterlana» idazteko enkargua eman zen, eta azterlan horretan, Bilboko Hiri Trenbidearen linea berri bat egitea bideragarria ote zen aztertzen zen. Linea berri horrek Moyua eta Errekalde batuko zituen, eta Zabalburun eta Iralan izango zituen tarteko geralekuak.

Azkenean, Hiri Trenbideko 4. lineari buruzko informazio-azterlana idatzi zen. Azterlan horretan, Moyua-Errekalde tartea sartuta zegoen, eta tarte hori Euskotrenek Matikon duen linearekin lotu arte luzatu zen, eta geltoki berri eraiki ziren, bata Euskadi plazaren inguruan eta bestea San Pio X.a plazan, Deustun.

Mendebalde-ekialde norabidean hasten da trazadura, Errekalde plazaren inguruan; hor, maniobratzeko adar bat egingo da, diagonal bikoitz bat kokatzeko, eta hor behar besteko lekua egongo da, unitateek kontrako norabidea hartzeko arazorik izan ez dezaten.

Trazatuaren gainerako zatian honako geltoki berri hauek daude: Errekaldeko geltokia bera, Iralako geltokia, Zabalburuko geltokia, Moyuako geltokia, Parkeko geltokia eta, itsas-adarraren azpiko pasabidearen ondoren, Deustu-Unibertsitateko geltokia. Deustuko geltokitik azkar igotzen da 3. lineak lur gainean duen konexiorantz.

Proiektuari onespen teknikoa eta behin-behinekoa eman zaio gaurko ebazpen baten bidez, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzako teknikariek proiektua ikuskatu eta haren aldeko txostena eman baitute; teknikariek egiaztatu dutenez, proiektua teknikoki zuzena da eta zorrotz betetzen ditu trenbideen alorreko legeria eta aplikatu daitekeen gainontzeko legeria. Bestalde, 2012ko irailaren 21ean, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Osoko Bilkuraren aldeko txostena ere izan du delako proiektuak.

Organo honek eskumena dauka Bilbao Hiri Trenbidearen arloko proiektuak idatzi eta onartzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.g) artikuluaren arabera (Dekretu hori azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatu zen).

Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen du, proiektua, behin betiko onartu baino lehen, hogeita hamar egun balioduneko epean jendaurrean izan beharko dela informazio-azterlana, nahi duenak alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan trazaduraren ikusmoldeaz, baldin eta ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten badie.

Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeak, eta Ingurumenarekiko Eragina Ebaluatzeari buruzko Legeren testu bategina onartzen duen urtarrilaren 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak honako hau ezartzen dute: organo eskudunak aplika dezakeen prozeduraren barruan, proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan egin beharko da.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik,

Bilbao Hiri Trenbideko 4. lineari buruzko informazio-azterlana eta beraren ingurumen-inpaktuari buruzko azterlana jendaurrean erakutsiko dira, eta horretaz gain horri guztiari buruzko entzunaldi-izapidea ere egingo da, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, udal, elkarte eta partikularrek, trazaduraren ikusmolde orokorrari dagokionez, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, interes orokorrari eragiten dion neurrian, eta ingurumenari egiten zaion inpaktua ebaluatzea kontsideratzeko.

Epe horretan informazio-azterlana jendeak ikusteko moduan izango da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Gasteizko Donostia kaleko 1ean), Bilboko udaletxean eta www.euskadi.net webgunean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean.

Eta horrela jakinarazten da, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 18a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik