Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskal Y-aren trenbide-proiektua: ingurumenarekin lotutako alderdiak

Euskal Autonomia Erkidegoan garraioaren ondorio diren kanpoko kostuak –ingurumenekoak eta sozialak– BPGaren % 9 ingurukoak dira, gehienak ere errepideko garraioaren ondorio.

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektorean sortutako kutsagarriak gutxitzeko ahalegin handiak egin diren arren, errepideko garraioarekin lotutako gas kutsagarriak asko igo dira, eta horrek oso nekeza egiten du gure herrialdean Kyotoko Protokoloa betetzea.

Jendea eta gauzak gero eta gehiago mugitzen dira batetik bestera, hori ezin da ukatu; eta joan-etorri hori, dagoeneko ez da, nahitaez, hazkunde ekonomikoarekin loturiko zerbait. Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuen hazkundearen erritmoa Europar Batasunekoa halako bi da, eta salgaiena hiru aldiz handiagoa.

Azken urteotan abiadura handiko trenak ingurumenaren gainean duen eragina beste garraiobide batzuek (errepideak eta hegazkinak, esaterako) eragiten dutena baino txikiagoa dela erakusten duten lanak kaleratu dira; ikus ondorengo taula:

ZENBAIT ALDERDI

Abiadura handia

Autobidea

(2x3 errei)

Aire garraioa

Bide-plataformaren zabalera (m)

15

28 – 38

 

Zarata-maila 25 m-ra (dBA)

65

75 (30.000 ibilg./e)

100, pistetatik 300 m-ra

Espazio-kontsumoa (Ha/Km)

3,5

9

 

Garraio-gaitasuna

Abiadura handiko trenak autobideak halako bi

Energia-kontsumoa (1)

Abiadura handiko trenak 2,5 aldiz gutxiago besteek baino (automobila, hegazkina, eta tren konbentzionala).

Kutsagarriak (1)

Abiadura handiko trenek kutsagarri gutxiago isurtzen dituzte, baina motaren arabera jaitsiera handiago edo txikiagoa izan daiteke.  CO2 % 71 jaisten da; NO % 88;l SO2 % 60, … orain arteko garraiobideekin alderatuta.

Trenbide-sare berriak 194 km luze izango ditu; trenek 230 km/h-ra arteko abiadura erdietsi ahal izango dute; eta ingurumenaren gaineko eragina (energiaren kontsumoa, zaratak, eta bestelakoak) abiadura handiagoko eta bestelako trazadura duten beste tren batzuek dutena baino nabarmen txikiagoa izango da, batez ere arestian aipatutako gehieneko abiadura horregatik eta trazaduraren zati handiena tunelean doalako (% 60 baino gehiago).

Hona, aurreikusitako 3 ibilbideen ezaugarriak:

KORRIDOREAK

DISTANTZIA

(km)

BIDAIAREN IRAUPENA

(minututan)

BATEZ BESTEKO ABIADURA (km/h)

 

Errepidea

Trena

AHT

Talgoa

Autoa

Autobusa

AHT

Talgoa

Gasteiz– Bilbao

66

80

28

31

45

60

158

151

GasteizDonostia

118

105

34

39

70

90

169

159

Bilbao – Donostia

119

110

38

42

60

70

164

156

Errepidea eta trenbidea erabiltzen duten garraiobideek kontsumitzen duten energiaren konparaketa.

GEP/PKM (garraiaturiko pertsona eta kilometroko kontsumiturikoa)

Abiadura Handiko Trena

7.0

Autobusa

8.7

Autoa

44.4

GEP/TKM (garraiaturiko tona eta kilometroko kontsumiturikoa)

Salgai-trena

6.8

Kamioi trailerra

9.8

Era berean, trenbide-garraioak errepidekoan baino askoz ere berotegi-gas (karbono-dioxido, metano, eta oxido nitroso) gutxiago isurtzen du.

CO2 (gr/Pkm)

Abiadura Handiko Trena

32.5

Autobusa

34

Autoa

125

CO2 (gr/Tkm)

Salgai-trena

19

Kamioi trailerra

91

Laburbilduz, ikus taula honetan bidaiariak trenbide-egitura berria baliatuz, garraio horren kanpoko kostuetan, ingurumenekoetan eta sozialetan, egunean zenbat aurreratuko den:

  • 27.200 litro erregai (gasolio).
  • 425 Tn CO2  (eta metanoaren eta oxido nitrosoaren, berotegi-gasen, ondorioak)
  • Atmosfera kutsatzen duten baina kuantifikatu gabeko beste gai batzuk: karbono monoxidoa, sufre dioxidoa, konposatu organiko hegazkorrak, eta abar.
  • 5.375 auto baliokide eta 1.175 kamioi, errepide alternatiboetan
  • 8.100 bidaia-ordu
Azken eguneratzea: 2007/05/09