Ekonomia eta Ogasun Saila

Zergak. Gaceta tributaria del País Vasco

 

      Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoak 1993.urteaz geroztik argitaratzen duen aldizkaria da, Fiskalitatearen ingurukogaiak jorratzen dira; baina, batez ere, Euskadiko fiskalitatearen ingurukoak. 

 

     Lau hilik behin argitaratzen da, eta honako egiturahau dauka: 

 

1. Editoriala. Ale bakoitzaren edukia azaltzen da bertan laburbildurik. 

 

2. Zergak gaur egun. Aldizkaria prestatu bitartean atera direnproiektu, arau edo gertakari nabarmenei buruzko irazkin laburrak. Ikuspegiafuntsean zerga-arlokoa da, baina, aldizkariaren irakurleen jarduera zeinden jakinda, finantza-izaerako irazkinak ere badakartza. 

 

3. Azterlanak eta kolaborazioak. ZERGAKen erdiko atala da, horaldizkariaren funtsezko artikuluak sartzen dira. Lehentasuna ematen zaiegaurkotasuna eta izaera praktikoa dutenei, baina batik-bat Ekonomia Itunareningurukoei, eta zerga-arloko euskal erakundeen jarduera aztertzen dutenei. 

 

4. Aipamenak. Atal honetan aldizkariaren irakurleentzat interesgarriizan daitezkeen erabakiak, kontsultak, epaiak eta abar argitaratzen dira.Organo erabaki-hartzaileak hurrengo hauek izaten dira: Herri DirubideenEuskal Kontseilua, Kupoaren Batzorde Mistoa, Batzorde Koordinatzailea,Zerga Koordinaziorako Organoa, Legebiltzarra, Biltzar Nagusiak, EuropakoBatasuneko Batzordea... 
Halaber, dirubilketari buruzko estatistika-aipamena gehitzen da, etabatzuetan bibliografia-ohar laburra ere sartzen da. Gehienetan Euskadirekinzerikusia duten argitalpenak aztertzen dira.

 

5. Administrazioaren informazioa. Atal honetan Administrazioaktributuen kudeaketaz eta ikerketaz duen iritzia plazaratu nahi da (inprimaki-ereduak,zergadunaren egutegia, kanpainak...).

 

6. Arauak eta xedapenak. Azken atalean, zerga-arloko arauak etaxedapenak biltzen dira; lurralde historikoetan, Euskal Autonomia Elkartean,Nafarroan, gainerako autonomia erkidegoetan, Estatuko Administrazioan etaEuropako Batasunean emandakoak.

 

Azken eguneratzea: 2004/12/15