Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak - Kanal Elektronikoa 

  • Pertsona fisiko eskatzaileari buruzko dokumentazioa

  • Orkainketak egiteko agiriak

  • Jarraitzeko eskabideetarako dokumentazioa

  •  


     

    Pertsona fisiko eskatzaileari buruzko dokumentazioa

    Nortasun-datuak

    Eskatzileak, herritar ziurtagiri batekin identifikatu bada, ez du dokumentaziorik aurkeztu behar izango

    Ahaidetasun-harremanaren egiaztapena

    Laguntza eskatu duen pertsonaren ahaidearen —ahaide hori zaintzeko hartu da eszedentzia edo murriztu da lanaldia— arteko ahaidetasun-harremana egiaztatzeko datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.

    • Paperean:
      Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen fotokopia bidez egiaztatu ahal izango da.
    • Euskarri elektronikoan:
      Familia Liburuaren, jaiotza-ziurtagiriaren edo baliokideen kopia eskaneatua (pdf).

    Mendetasun-egoeraren egiaztapena

    Ahaidea mendetasun-egoeran dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, eskumena duen Administrazioak emana. Ziurtagiri horretan honako hauek zehaztuko dira: mendetasun-maila eta maila bakoitzean duen azpimaila, Autonomia Pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean eta Lege hori garatzen duten arauetan aurreikusitakoaren esparruan.

    •  
    • Paperean:
      Indarreko mendetasun-maila aitortzen duen ziurtagiriaren fotokopia. Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.
    • Euskarri elektronikoan:
      Indarreko mendetasun-maila aitortzen duen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf). Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.

    Osasun-egoera oso larriaren egiaztapena

    Egoera hori egiaztatzen duen txostena, ahaidearen sendagileak egina.

    • Paperean:
      Ahaidearen sendagileak emandako txostena.
    • Euskarri elektronikoan:
      Ahaidearen sendagileak emandako txostenaren kopia eskaneatua (pdf).

    Bizilekuari buruzko datuak

    Bizilekuari buruzko datuak paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    • Paperean:
      Pertsona fisiko eskatzailearen erroldatze-txartela, udalak edo dagokion administrazioak emana, udalerrian erroldatutako data biltzen duena. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.
    • Euskarri elektronikoan:
      Pertsona fisiko eskatzailearen erroldatze-txartelaren kopia eskaneatua (pdf), udalak edo dagokion administrazioak emana, udalerrian erroldatutako data biltzen duena. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko. Bestalde, zure udalak zerbitzu elektroniko hau baldin badauka, zuzenean behera karga dezakezu dokumentu elektroniko gisa.

    Eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren egiaztapena

    Eszedentziari edo lanaldi-murrizketari buruzko datuak enpresaren ziurtagiri bidez egiaztatzen dira. Ziurtagiri horretan eszedentzia edo lanaldi-murrizketa nola gauzatu den azalduko da zehatz-mehatz:

    • Eskubide hori zenbat denboratan baliatu den.
    • Lan-kontratuan aipatzen den lanaldia eta, aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, lanaldi osoarekiko zenbatekoa den. 
    • Lanaldi-murrizketaren kasuan, lan-kontratuan itundutako lanaldiarekiko zenbateko murrizketa izan duen (ehunekoetan).
    • Lanaldi-murrizketaren edo eszedentziaren ondorioz langilearen ordainsarian egiaz murrizketarik izan den adieraztea.

    Ziurtagiria paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango da:

    • Paperean:
      Enpresaren ziurtagiriaren fotokopia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Enpresaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf).

    Gizarte Segurantzako bajaren edo datu-aldaketaren egiaztapena

    Gizarte Segurantzan baja emanda dagoela egiaztatzeko datuak edo datuen aldaketa paperean edo euskarri elektronikoan aurkeztu ahal izango dira:

    1. Besteren konturako langileak edo Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen duten Kooperatiba Sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak.

    • Paperean:
      Eszedentzia-kasuan, Gizarte Segurantzan baja eman dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
      Lanaldi-murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzan datuak aldatu direla egiaztatzen duen ziurtagiria.
    • Euskarri elektronikoan:
      Eszedentzia-kasuan, Gizarte Segurantzan baja eman dela egiaztatzen duen Ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf).
      Lanaldi-murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzan datuak aldatu direla egiaztatzen duen kopia eskaneatua.

    Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan   hainbat egiaztapen-zerbitzutara sartzeko aukera dago.

    2. Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen ez duten Kooperatiba Sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak

    • Paperean:
      Eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
      Erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duen lanaldi-murrizketaren kasuan, Kooperatiba Sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiria.
    • Euskarri elektronikoan:
      Eszedentzietan, erakunde pribatuan edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartu duela egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf).
      Erakunde pribatuari edo kotizatzen duten Gizarte Segurantzaren Erregimenari egindako kotizazioan aldaketarik eragin ez duen lanaldi-murrizketaren kasuan, Kooperatiba Sozietateetako bazkide langile edo lan-bazkide izatearen ziurtagiria, kotizazio mota, eta lanaldi-murrizketaren ondorioz mota hori aldatu ez izanaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf).

    Ordainketa gauzatzeko dokumentazioa

    Administrazioak ordainketak egin ahal izateko, baldin eta aldeko ebazpena eman bada, nahitaezkoa da Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-baseetan ordainketak egiteko behar diren datuak erregistratzea, betiere Euskal Herriko Diruzaintzari buruzko irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 20. artikuluan araututakoaren arabera.

    Eskaera-inprimakian banku-datuei buruzko datuak bete beharko dira eta honako hau adierazi:

     

    Hirugarrenen alta/aldaketa

    Baimena ematen diot deialdi honen kudeatzaileari eskumeneko Administrazioan begiratzeko, egiaztatzeko edo frogatzeko bitarteko telematikoen bidez, edo hala badagokio, eskuragarri dauden bitartekoen bidez.

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    • Paperean:
      Libretaren orriaren fotokopia, titularra eta laguntza edo diru-laguntza kobratu nahi den banku-erakundearen kontu-zenbakia (IBAN) azaltzen den orriarena, alegia.
    • Euskarri elektronikoan:
      Libretaren orriaren kopia eskaneatuta (pdf), titularra eta laguntza edo diru-laguntza kobratu nahi den banku-erakundearen kontu-zenbakia (IBAN) azaltzen den orriarena, alegia. Banku elektronikoa erabiltzen baduzu, datu horiek azaltzen diren web-orriaren inprimaketa pdf formatuan.

    Eskatzaileak ez badio baimenik ematen Administrazioari erregistratuta ote dagen egiaztatzeko eta datuak begiratzeko, eskatzaileak hirugarrenen alta-fitxa / aldaketa eta euskarri-dokumentazioa aurkeztu ahal izango ditu euskadi.net helbidean argitaratutako argibideei jarraiki.

    Jarraitzeko eskabideetarako dokumentazioa

    Diru-laguntzaren hasierako aldiaren jarraipena diren aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez egingo dira, eta honako hau baino ez zaie erantsi behar:

    • Eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren egiaztapena:
    • Aurretiaz egiaztatutako egoeran izandako edozein aldaketari buruzko dokumentazioa.

    Diru-laguntza jasotzeko moduko egoera bat eten bada eta berriro hasi bada, jarraitzeko inprimakia erabiliko da laguntza eskatzeko, honako hauek erantsita:

    • Eszedentziaren edo lanaldi-murrizketaren egiaztapena:
    • Gizarte Segurantzako bajaren edo datu-aldaketaren egiaztapena
    • Bizilekuari buruzko datuak

    Aurretiaz egiaztatutako egoeran izandako edozein aldaketari buruzko dokumentazioa 

    Azken eguneratzea: 2011/06/10