Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

[16] - III. Familiei laguntzeko erakunde arteko plana.

Gobernu-plana Descargar texto completo

Helburuak

Joan den mendeko azken hamarkadetan jazotako gizarte-aldaketek (emakumearen emantzipazioa, emakumeak lan-munduan sartzea, harreman afektiboak eta sexualak liberatzea, gutxiengo deritzen taldeen eskubide zibilak zabaltzea, etab.) eta gizartean bizitzeak dakartzan konplexutasunek eragina izan dute familia-eredu nagusian, eta familia-eredu ugari sortu dira : nuklearra, guraso bakarrekoa, pertsona bakarrekoa, berregituratutakoa, arraza artekoa, homosexuala, etab. Aldi berean, familiak ez dauka jada gaitasunik gizarte-funtzioak modu autarkikoan burutzeko.

Familia-ereduak ugaritzeaz gain, lehen aipatutako aldaketek bestelako eraginak izan dituzte, hala nola, mendebaldeko gizarteen jaiotza-tasa baxua. Tasa horri dagokionez, Europako azken postuetan dago Euskadi.

Alderdi hori eta beste asko direla-eta, erakunde publikoek birplanteatu behar dute familiekin duten esku-hartzea. Lehengo eredu liberala zen, eta estatuak babesa ematen zuen krisi-egoeran edo babesik gabeko egoeran. Eredu berria zuzenbide subjektibokoa da; hau da, administrazioek familiei laguntzen diete laguntza edo zerbitzu bidez, eta, aldi berean, familia baten ziklo osoan sustapena, eta laguntza ematen dute. Horrenbestez, biztanleria gaztetuko dugu, familiak bere funtzioak betetzen jarraitzea lortuko dugu, eta balio etikoak eta demokratikoak transmititzen giltzarrizko elementua izaten jarraituko du.

Familia-politika hori babesteko, BPGren 2,2 bideratuko da, Europako gastuaren batezbestekoa berdintzeko.

Aurrekariak

Familiei laguntzeko erakunde arteko planak: I. Plana (2002-2006) eta II. Plana (2006-2010).

Halaber, Familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legea aipatu behar da. Lege hori garatzeke dago, eta, helburu nagusiak erdiesteko, Europan seme-alabengatik ematen dituzten laguntzak berdindu beharko dira. Helburu horiek legean ezarrita daude, 2020rako.

Bestalde, hauteskunde-programak konpromisoa hartu zuen, pertsonen bizitza errazteko hainbat neurri garrantzitsu abian jartzeko, familia plurala babestea aintzat hartuta. Zehazki, familiari buruzko III. plan horretan integratuko dira Ezintasunak dituzten kideak dituzten familientzako laguntza-plana (politika-programan jasoa) eta Hazkunde demografikorako plana (lehendakariak inbestidura-saioan aipatutakoa). Izan ere, helburuetako bat da familiek seme-alabengatik jasotzen dituzten laguntzak luzatzea, familia horiek babesa sentitu dezaten, zenbat seme-alaba izan erabakitzeko garaian.

Saila

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Esku hartzen duten sailak

  • Herrizaingo Saila; zaurgarritasun-egoera berezian dauden familientzako berariazko neurriak bideratzen dituzte sail horretan, besteak beste, genero-indarkeriaren biktimen familientzako neurriak.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, hezkuntzaren alorrean familiei laguntzeko neurri bereziak garatu ahal izateko.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila, baliabide ekonomikoak esleitzen eta zerga-politikak koordinatzen eskumenak dituena. Helburua da legeak 6. artikuluan dioena betetzea; alegia, familia-errenta estandarra ezartzea. Era berean, 24. artikulua ere bete beharko da: zerga-neurriak homogeneizatzea.
  • Justizia eta Herri Administrazio Saila. Justizian eskumenak ditu, banantzeak eta dibortzioak bideratzen dituzten familia-epaitegiei dagokienez, batez ere. Halaber, genero indarkeriaren biktimei arreta ematen die, eta terrorismoaren biktimen familiak ere hartzen ditu. Bi familia-mota horiek zaurgarritasun handiko familiatzat jotzen dira, eta, hortaz, neurri bereziak behar dituzte.
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila. Sail horrek etxebizitzako eta lurzoruko eskumenak ditu, baita garraiokoak ere, eta eskumen horiek lagungarriak dira familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legean ezarritako neurriak betetzeko.
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, honako arlo hauetan eskumenak dituelako: gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familia-politika, eta lana eta familia bateratzea.
  • Kultura Saila, aisialdiko, kiroleko eta gizarte-ekintzako kultura-gaietan eskumenak dituelako. Sail horren jardunak lagunduko du 13/2008 Legeko 20. artikuluan ezarritakoa betetzen.
  • Osasun eta Kontsumo Saila; izan ere, jardun integrala egiteko, aipatu sailak osasuneko eskumenak baliatu beharko ditu planaren baitan.

Gizarte-eragileek partizipazioa

Familien, haurren, nerabeen, zaharren, eta emakumeen esparruetan diharduten hirugarren sektoreko erakundeak; sindikatuak; profesionalen elkargoak; eta erreferentziazko gaiekin (familia, haurtzaroa eta nerabezaroa, gizarte-zerbitzuak) lotura duten kontseilu eta batzordeetako ordezkariak.

Eraginak

Antolamenduan eragina:

Plana egiteko ez da giza baliabide gehiago beharko. Hala ere, onartuko diren neurrien arabera, baliteke langile gehiago behar izatea.

Aurrekontu eta finantzetan eragina:

Diru-kopuru gehigarria jarriko da, onartuko diren neurrien gastuei aurre egiteko.

Behar den erakunde arteko adostasuna lortuz gero, planeko neurriak erakunde ezberdinek finantzatuko dituzte, legeak esleitu dizkien eskumenen arabera.

Gastu nagusiak hauek izango dira: seme-alabengatik ematen diren laguntza ekonomikoak, jakiak bermatzeko funtsaren bateraketa, jada martxan diren zerbitzuen funtzionamendua malgutzea (hezkuntza, kultura...), eta gizarte-zerbitzu berriak sortzea, baita gizartean eta lanean txertatzeko eta familia eta lana bateratzeko zerbitzuak ere. Aldi honetan ezinezkoa da kostuak gehiago zehaztea.

Beste jardueretan eragina:

Jada adierazi direnez gain, kontuan hartu behar dira EAEko administrazioak laguntzeko dituen instantziak: Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritza, EJIE, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza, Funtzio Publikoko Zuzendaritza eta abar. Emakunde ere aipatu behar da, generoaren arloan gauzatuko diren jardunak bideratzeko funtsezko elementua delako.

Erakunde harremanetan eragina:

Foru-aldundiekin, EUDELekin eta EAEko hiru hiriburuetako ordezkariekin harremanak izango dira, baita Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioarekin eta Europako hainbat erakunderekin ere.

Plana burutzeko aurreikusi den epea

2011 - 2015

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea. 2010/01/01 2011/01/04 Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea. 2011/01/04 2011/01/24 Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea. 2011/01/25 2011/01/15 Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea. 2011/01/16 2011/01/16 Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea. 2011/01/16 2011/01/27 Amaituta

Ebaluatzeko moduak

  • Adierazleen aginte-koadro bat ezartzea, hiruhilero jarraipena egiteko; koadroan adieraziko dira jardunak zer neurriraino bete diren adierazten duten datuak.
  • Planean sartuta dagoen sail bakoitzak urte bakoitzean burutzen dituen jardunen memoria egitea. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko estatistika-organoaren parte-hartzearekin ustiatuko da, eta, bestela, EJIEren bidez.
  • Bi urtetik behin egiten den ebaluazioa (estatistika-organoak edo EJIEk zuzendua. Ebaluazio horretarako kanpoko kontratazioa egingo da, eta joerak eta eskaeraren garapena aztertuko dira, baita burutu beharreko jardunetan egin beharreko aldaketak ere. Halaber, aurrekontua egokitzeko baliatuko da.
  • Koordinazio-organoa Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza izango da. Esparruko langileak izango ditu, eta informatikako aplikazio berezia izango dute, sail eta erakunde artean jardun ahal izateko.
  • Sail bakoitzean kudeaketa-taldeak egongo dira, planean sartu diren programen edo zerbitzuen arabera. Neurriak berriak badira, kudeaketa egiteko langileak eta bitartekoak jarri beharko dira.
  • Jarraipen- eta ebaluazio-organoak (barrukoak, kanpokoak, mistoak...).

Aurreikusitako eragina:

  • Jaiotze-tasa apurka-apurka hobetzea.
  • Haurrek eta nerabeek arrisku eta babes gabeko egora gutxiago pairatzea.
  • Guraso bakarreko familietan osasuna hobetzea.
  • Familien bizi-kalitatea hobetzea.
  • Eskolako huts-egiteak murriztea, baita eskola-porrota ere.
  • Balio etiko eta demokratikoen transmisioa hobetzea.
Azken aldaketako data: 2016/01/06