Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Familiei laguntzeko erakunde arteko III. Plana

2011ko abenduaren 27ko Jaurlaritzaren Kontseiluan onartua.

Zer da?

Izenak berak adierazten duenez, 2011-2015 aldirako plangintza-dokumentu bat da, familiei laguntzeko lehendik dauden neurriak eta sortzen diren berriak modu koherentean antolatzeko erabiliko dena, familien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Honako printzipio hauek dira Planaren iturri:

  • Bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza uztartzea, familiako kide guztiak eta gizarte osoa sartuz, guztiok baikara erantzukideak.
  • Familien ahalduntzea, familiei sentiaraztea beren bizitza-proiektuak autonomiaz eta behar adina baliabide dituztela definitzeko eta garatzeko gai direla.
  • Erakunde guztiak (publikoak edo pribatuak) elkarrekin koordinatzea eta familiak kontuan izan ditzatela beren jardunak diseinatu eta definitzerakoan.
  • Herritarrak eta EAEko gizarte-agente guztiak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea modu pertsonalean eta kolektiboki.
  • Ikerketa; horri esker efikaziaz eta efizientziaz aurrera baitaiteke, datuekin lan egin daiteke eta hobetzeko adierazleak ezar daitezke.
  • Sistema publikoek eskainitako zerbitzuen malgutasuna, familien errealitateetara egokituz.

Planaren ildo estrategikoak:

Ildo estrategikoak

Planean definitutako neurri kopurua eta ildo estrategiko bakoitzaren garapena

Familiei laguntzeko eta haien bizitza-proiektuak autonomiaz garatzea ahalbidetzeko zerbitzu, neurri eta politikak indartzea.

 

64

Familiek gizartearentzat duten balioa sustatzea eta hedatzea.

Familiek beren bizitza-proiektuak baliabideekin eta autonomiaz definitu ahal izatea bultzatzen duten ekintza politikoak eta gizarte-ekintzak sustatzea eta hedatzea.

Familietan arrisku-egoerak saihestuko dituzten ekintza politikoak eta gizarte-ekintzak sustatzea eta hedatzea.

 

44

Familiei laguntzeko eta gizartearen parte-hartzea garatzeko politiken sail arteko eta erakunde arteko koordinazioa.

 

26

Familiei laguntzeko politiketan eta neurrietan egon daitezkeen errealitate eta jardun berriak.

 

35

Neurri batzuk nabarmenduko ditugu, honako sailkapen honen arabera:

  1. Laguntza ekonomikoei buruzko neurriak.
  2. Familia-bizitza, bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzeari buruzko neurriak.
  3. Gurasotasun positiboari (hazteko eta hezteko gaitasunen sustapena) eta familia-aniztasunari buruzko neurriak.
  4. Fiskalitateari buruzko neurriak.
  5. Erakunde arteko eta sail arteko koordinazioari buruzko neurriak.
  6. Bestelako neurriak.

 

Laguntza ekonomikoei buruzko neurriak

Seme-alaben jaiotza eta mantenuagatiko laguntzen zabaltze progresiboa (betiere aurrekontu-baliabideen arabera), honako kasu hauen eta dagokion egutegiaren arabera (37. neurria):

  • Seme-alaben jaiotza, adopzio eta mantenuagatiko laguntzak:
    • Lehenengo edo bigarren semeak edo alabak: 2 urte izan arte 2013an; 3 urte izan arte 2014an; 4 urte izan arte 2015ean.
    • Hirugarren edo hurrengo semeak edo alabak: 10 urte izan arte 2013an eta 2014an; eta 11 urte izan arte 2015ean.
    • Laguntzen zenbatekoa:
      • 0 urtetik 2 urtera: 900 €
      • 3 urtetik 5 urtera: 720 €
      • 6 urtetik 11 urtera: 540 €
  • Erditze edo adopzio multiple edo anizkoitzengatiko, eta adopzioagatiko laguntza espezifikoak mantentzea.

Familia-bizitza, bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzeari buruzko neurriak.

Familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzak mantentzea (betiere aurrekontu-baliabideen arabera), familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren arabera, gurasoen kopuru gero eta handiagoa laguntza horietara biltzea sustatuta (56. neurria).

Diseinaturiko eskolaz kanpoko ekimenak babestea, betiere eskola-ordutegiak malgutzen, familia- eta lan-arloko eta arlo pertsonaleko uztartzea bultzatzen eta balio positiboak transmititzen badituzte (60. neurria).

Eskolako jangela-zerbitzuaren eskaintza familien eskarira egokitzea (61. zenbakia).

Haur-zaintzaileen sare komunitarioak bultzatzea (55. neurria).

Uztartzeari eta erantzukidetasunari buruzko sentsibilizazio- eta informazio-programak eta kanpainak garatzea gizartearentzat, gizarte-erakundeentzat eta -agenteentzat eta enpresentzat (86. zenbakia).

Uztartzeko eta uztartze-neurriak garatzeko tresnak eskaintzeko Concilia+ Uztartzeko Ataria sortu eta mantentzea (52. neurria).

Familia- eta lan-bizitza uztartzearen onurak eta horien errentagarritasuna hedatzeko ?Uztartzeak onurak besterik ez dakartza? kanpaina enpresentzat (88. neurria).

Ekimenen garapena familia- eta lan-bizitzaren uztartzea gizarte-elkarrizketako mahaira eta enpresa-ingurunera gaineratzeko (58. neurria).

Ordutegi-malgutasuna bultzatzea Confebasken eta sindikatuen laguntzarekin eta hitzarmen kolektiboetan uztartze-neurriak sartzeko (59. neurria).

Laneko bizitzaren kalitatearen dekretua onartzea eta bertan bilduriko neurriak abiaraztea (53. neurria).

Erakunde publikoen, garraiobideen, saltokien, ikastetxeen eta orokorrean enpresen artean ordutegia sinkronizatzeko esperientziak abian jartzea (167. neurria).

Gurasotasun positiboari (hazteko eta hezteko gaitasunen sustapena) eta familia-aniztasunari buruzko neurriak.

Gurasotasun positiboko programak garatzea, abileziak eta gaitasunak garatzeko (101. neurria):

  1. EAEn garatzen diren gurasotasun positiboko ekimenak identifikatzea eta ebaluatzea 2011n.
  2. Gurasotasun positiboko proposamen berriak egitea ebidentzia zientifikoan oinarritutako guraso-abileziak eta -gaitasunak garatzeko, 2012an.
  3. Gurasotasun positiboko baliabide-banku bat abiaraztea, agente zientifikoekin koordinatuta egingo da eta eremu horretan lan egiten duten profesionalen eskura jarriko da, 2013an.
  4. Programa egitea eta gurasotasun positiboko programak hedatzea 2013an eta 2014an.

Familia-eredu berriei, gurasotasun positiboari, erantzukidetasunari eta uztartzeari buruzko zabaltze-kanpainak garatzea gazteen artean (79. neurria).

Familiek bizi duten erakunde arteko errealitatea sendotzea, haiei esker zaindu eta transmititzen baitira historia eta balioak (84. neurria).

Familia-aniztasunari buruzko kanpaina eta programak garatzea, errealitate heterogeneoetatik (kulturalak, erlijiosoak, jatorrizko lekuetatik urrundutakoak...) gauzaturiko familia-esperientzietara hurbiltzeko, horiek ikusarazteko eta horien inguruan elkarrizketa antolatzeko (85. neurria).

Fiskalitateari buruzko neurriak

Zerga-politiketan familia-errealitateagatik dauden dedukzioen homogeneizazioan aurrera egitea (129. neurria).

Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiei eta Foru Aldundiei zuzenduriko ekimenen garapena familia- eta lan-bizitzaren uztartzea bultzatzen duten erakunde pribatuei zerga-salbuespenak ezartzeko aukera azter dezaten (51. neurria).

Erakunde arteko eta sail arteko koordinazioari buruzko neurriak

Haurrak zaintzeko Sistemaren, Gizarte Zerbitzuen Sistemaren eta Familia Politikaren arteko koordinazioa (113. neurria).

Ekimen pilotu bat garatzea arriskuan dauden familiak garaiz atzemateko eta horien inguruko ebaluazioa egiteko; era berean, hezkuntza-ekintza espezifikoak abian jartzea (161. neurria).

Bestelako neurriak

Gobernu Zentralaren eskaera bi seme-alaba edo gehiago dauzkaten guraso bakarreko familiak familia ugaritzat onesteko (57. neurria).

Seme-alabak dituzten guraso bakarreko familien eskubideak eta familia ugarienak pixkanaka parekatzeko neurriak aztertzea (151. neurria).

EAErentzat berme-funts bakarra eratzeko arau-garapena, familia-hausturako kasuetan elikagai-ordainketa eta ordainketa-betebeharra betetzen ez duten pertsonekiko auzi-mekanismo bat sortuko dela ziurtatuko duena (36. neurria).

Familia guztientzako baliabideen Gida egitea, bertan familia ugariei eta beste mota batzuetako familiei bideratutako programa espezifikoei buruzko kapitulu bat erantsita (74.b neurria).

Familia ugarientzako hobarietan harmonizazioa lortzeko ekimenen garapena (115. neurria)

FAMILIEI LAGUNTZEKO ERAKUNDE ARTEKO III. PLANA  (pdf, 1,4 mb)