Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Lan- eta egoitza-baimena



Lana ez da Espainian bizi den atzerritar orok duen eskubidea. Espainian bizi den atzerritar orori, legez lan egiteko, administrazioak lan egiteko baimena eman beharko dio lehendabizi.

Indarreko legeriaren arabera, Espainian lan egiteko baimena lortzeko zenbait modu daude:

ERREGIMEN OROKORRA:

Bizileku-baimena eta besteren konturako lan-baimena.

Bizileku- eta lan-baimena lortzeko aurreikusitako prozedura, bere jatorrizko herrialdean dagoen pertsona baten alde Espainiako enplegu-emaileek aurkezten dituzten lan-eskaintzak aurkeztuz.

Espainiako enplegu-emaileak atzerritarren Bulegoan edo eskainitako jarduera gauzatuko deneko Gobernuaren Ordezkaritzaren lan-bulegoan eskatu behar du.

Eskakizunak

  • Enpleguaren nazioko egoerak atzerriko langileak kontratatzea ahalbidetu beharko du.
  • Baimenak irauten duen biartean, etengabeko jarduera bermatu beharko da.
  • Enpresak Gizarte Segurantzaren sistemaren erregimenean formalizatu beharko du bere inskripzioa eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta eduki beharko ditu.
  • Eskaintzan finkatutako baldintzek bat etorri beharko dute jarduera, lanbide-kategoria eta herri bererako araudian ezarrita daudenekin.
  • Hala badagokio, langileak behar bezala homologatutako titulazioa eduki beharko du, edo lanbiderako eskatzen den gaitasuna duela egiaztatu beharko da.
  • Atzerriko langileak ez du aurrekari penalik izango Espainian eta aurretik bizi zeneko herrialdeetan.
  • Atzerriko langileak ez du legez kanpo egon beharko Espainiako lurraldean.

Espainian bizi eta lan egin ahal izateko baimena ematen denetik hilabeteko epean, langileak berak bisatu bat eskatu beharko du bera bizi deneko mugapenaren misio diplomatikoan edo kontsularen bulegoan.

Espainian lan egiteko, bizileku- eta lan- bisatua behar da. Lan-baimenaren eskabidea ez da izapidetzeko onartuko atzerritarra Espainian irregulartasun-egoeran badago.

  • Bisatuak Espainiako diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan eskatzen dira jatorrizko herrialdeetan, eta, salbuespen gisa, atzerriko beste herrialde batzuetan. Norberak eskatu behar du bisatua.

Norberaren kontura lan egiteko baimena

Enpresa bat irekitzeko edo autonomo edo profesional independente gisa aritzeko legeri espainiarrak ezarritako baldintza guztiak bete behar dira Lanbideko Enpresa atalak ematen du horren berri.

Jatorrizko herrialdean pertsonalki eskatu behar da baimena. Lortzen diren epeak besteren kontura lan egiteak dituen antzekoak dira.

NON?

Atzerritarrek bere herrialdeetan Espainiak dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan eskatu behar dute lan eta bizileku baimena.

KONTINGENTEA

Prozedura arautua; horren bitartez, Espainian ez dagoen atzerritarrak bizileku- eta lan-baimena lortzen du besteren kontura lan egiteko jarduera batean. Jarduera horri dagokionez, Gobernuak aldez aurretik ezarri beharko du atzerriko eskulana behar duela. (Kontingenteari KUPOA ere deitzen zaio). (Halaber, Kontingentearen bitartez, gehieneko enplegu-baimen kopuru bat lor daiteke atzerriko langilearentzat. Kopuru hori hilero ezartzen da eta sektore eta zona geografikoen arabera ezartzen da nazioko merkatuak erantzun ezin dien lanpostuak betetzeko. Prozedura horretako eskaintzak generikoak dira eta Espainiak horri buruzko akordioren bat duen herrialdeentzat da. Horretaz gain, atal honetan beste modalitate bat dago, lana bilatzeko Bisatuak, hiru hileko iraupena dutenak. Lana bilatzeko bisatu espezifiko horiek espainiarren seme-alabentzat eta bilobentzat ere badira).

EZOHIKO ERREGULARIZAZIOAK (azkena 2005ekoa da)

Salbuespenezko prozedurak; horien bitartez, ahalbidetu da Espainian arauz kanpo dagoen atzerritar orok bizileku- eta lan-baimena lortzea, bisatua eskatzeko bere jatorrizko herrialdera joateko premiarik izan gabe.

USTEZKO ESPEZIFIKOETAN LAN EGITEKO BAIMENAK

Ikasketengatiko egonaldirako baimena dutenek (zirkunstantzia jakin batzuetan, eta lan-jarduera eta ikasketak egitea bateragarriak badira) aldi baterako bizileku-baimena eta besteren konturako lan-baimena eskatu ahal izango dute ikasketengatiko egonaldi-baimen hori iraungi aurreko hiru hilabeteetan.

Espainian legez bizi diren eta lan egiteko baimenik ez duten atzerritarren hainbat kasu daude. Atzerritar horiek, lan egiteko baimena eskatzerakoan, tratu desberdina jasoko dute bizi duten egoera zehatzaren arabera. Kasu horiek honako hauek dira:

  • Ikasle-txartela duten atzerritarrak
  • Salbuespenezko zirkunstanziak direla medio, aldi baterako bizileku-baimena duten atzerritarrak
  • Babes-eskatzaileak
  • Aldi baterako bizileku-baimena duten atzerritarrak. Baimen hori familia berriz elkartzearen bitartez lortu dute.
  • Aldi baterako bizileku-baimena duten atzerritarrak
  • Egonaldi-egoeran dauden atzerritarrak

Besteren kontura lan egiteko baimen motak

Besteren kontura lan egiteko baimena hiru eratakoa izan daiteke:

  • Hasierakoa. Urtebetekoa da, probintzia eta sektore batera mugatua.
  • Berritua. Bi urtekoa da, probintzia eta sektorea mugatu gabe eta aurrekoaren berritzea da.
  • Aurrekoaren berritzea beste bi urtez. Horren ondoren, Espainian Egoitza- eta Lan-Baimen iraunkorra lor daiteke.

Berritzearen eskaerak ebazten den arte luzatzen du baimena. Administrazioak ez badu ebazpen hori hiru hilabeteko epean ematen, baimena existitu egiten da eta atzerritarrak berritzea eskatzeko eskubidea du onespenezko isiltasunagatik.

Sustraitzeagatiko bizileku-baimenaren titular izanez gero, baimen horrekin batera lan-baimena emango da, betiere bizileku-baimen hori indarrean dagoen bitartean.

Salbuespenezko zirkunstantzien gainerako kasuetan, atzerritarrak berak eskatu ahal izango du lan egiteko baimena.

Bestalde, legezko bizileku-egoeran gutxienez urtebete daramaten atzerritarrek bizileku- eta lan-egoera lortu ahal izango dute enplegu-emaileak bizitzeko eta bere alde lan egiteko baimen-eskaera aurkezten duenean.

Salbuespena gertatzen da bizileku-baimena familia berriz elkartzearen bitartez egiten bada (16 urtetik beherakoa ez bada, betiere); azken kasu horretan lan-baimena lortu ahal izango da enplegu-emaile baten lan-eskaintza aurkezten bada, nahiz eta urtebeteko epe hori igaro ez.

NON?

Enplegu-eskaintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Atzerritarren Bulegoetan edo Gobernuaren ordezkaritzaren lan-bulegoetan aurkezten dira, dagokionaren arabera:

(Espainian bizilekua ez duten atzerritarrek bizitzeko edo lan egiteko bisa eskatu behar dute jatorrizko herrialdeko espainiar misio diplomatikoan).

Azken eguneratzea: 2010/09/10