Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Seme eta alabengatiko diru-laguntzei buruzko ohiko galderak

Jaiotzagatiko eskaeren kasuan, hiru hilabeteko gehieneko epean aurkeztu behar dira, jaiotzaren datatik hasita.

Hasierako "l" inprimaki bat aurkeztu behar da, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.

Adopzio edo tutoretzagatiko eskaeren kasuan, hiru hileko gehieneko epean aurkeztu behar da adopzioa, nazionala zein nazioartekoa, edo tutoretza dagokion erregistro zibilaren bulegoan (kontsulatuetakoak barne) eratzen denetik hasita.

Hasierako "l" inprimaki bat aurkeztu behar da, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.

Adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren eskuordetzagatiko eskabideen kasuan, eskabidea hiru hilabeteko gehieneko epean aurkeztu beharko da, administrazio-ebazpena osatzen denetik edo laguntza eskatu duenari jakinarazten zaionetik kontatzen hasita, edozein dela ere aipatu ebazpenak irmotasuna lortu zuen eguna.

Hasierako "l" inprimaki bat aurkeztu behar da, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.

Jaiotzaren ondorengo urteetan, honako kasu hauetan duzu laguntza jasotzeko eskubidea:

  • Bigarren semearen edo alabaren kasuan, haurrak urte 1 betetzen duen urte naturalean eta 2 urte betetzen dituenean.
  • Hirugarren semearen edo alabaren eta ondorengo seme-alaben kasuan, 1, 2, 3, 4, 5, eta 6 urte betetzen dituzten urteetan.

Adopzioaren, tutoretzaren eta adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren eskuordetzaren ondorengo urteetan, laguntza jasotzeko eskubidea duzu kasu hauetan:

  • Bigarren seme-alabak: bi urte, 18 urtera arteko mugarekin.
  • Hirugarren eta hurrengo seme-alabak: sei urte, 18 urtera arteko mugarekin.

Ez du mantenu-laguntza jasotzeko eskubiderik emango semeak edo alabak 18 urte betetzen dituen urteak.

Eskabideak jaiotzaren, adopzioaren edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren ondoko urteetan badira, eskabideak aurkezteko epea urte natural osoa da; laguntza hori eskatzeko, “M” mantenu-inprimakia bete beharko da, eta behar den dokumentazioa aurkeztu beharko da inprimaki horrekin batera.

Kasu horretan ez da beharrezkoa itxarotea, aldi berean eskatu baitaitezke bi diru-laguntzak: jaiotzari, adopzioari tutoretzari edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzari dagokiona eta lehen urteari dagokiona. Horretarako bi inprimakiak (I eta M) bete beharko dira, eta justifikazio-dokumentazio bakarra aurkeztu bi espedienteetarako.

Bai, % 33ko edo goragoko minusbaliotasuna aitortu izanak eman beharreko zenbatekoa bikoizteko eskubidea ematen du.

Ez, zenbatekoen bikoiztasuna diru-laguntzarako eskubidea sortzen duen seme-alabarengatik aitortzen da; beraz, seme-alaba horrek minusbaliotasunik ez badu, ezin izango da eskubide hori baliatu.

Hala eta guztiz ere, familiako kide baten minusbaliotasunak hobetu ditzake laguntza jasotzeko baldintzak, familia-errenta estandarizatua aldatzen baitu.

Minusbaliotasun-ziurtagiria jaiotza, adopzioa, tutoretza edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintza eratzen denetik zenbatzen hasita lau urteko epean aurkezten bada, aurretik aitortutako zenbatekoen bikoiztasuna aitortzeko eskubidea izango da.

Ziurtagiri hori lau urte igaro ostean aurkezten bada, ziurtagiria aurkezten deneko urteei dagozkien laguntzak soilik bikoiztuko dira.

Kontuan hartuko da zerga-oinarri orokorren eta aurrezki-oinarrien batura, jaiotzaren, adopzioaren, tutoretzaren edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren urtearen aurreko bi urteetako zergaldiari dagokiona.

Gainerako urteetarako, eskabidea aurkeztu eta aurreko bi urteetakoa izango da kontuan hartuko den zerga-ekitaldia.

Bai, bien diru-sarrerak hartuko dira kontuan, salbu eta ebazpen judizial, hitzarmen arautzaile edo behar adinako baliozkotasun juridikoa duen dokumentu baten bidez egiaztatzen bada bi gurasoen artean ez dagoela inolako harremanik.

Ez. Laguntza erabakitzeko beharrezkoa den zerga-informazioa baliabide elektronikoen bidez lortzerik ez dagoen eta interesdunak informazio hori egiaztatzen ez duen kasuetan gutxieneko laguntza emango da, betiere gainerako baldintzak betetzen badira.

Hiru lurralde historikoetan (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) egun onartuta dauden foru-arauek berariaz adierazten dute jaiotzagatiko diru-laguntzak zerga ordaintzetik salbuetsita daudela eta, beraz, ez direla sartu behar PFEZaren errenta-aitorpenean. Alabaina, arau horiek urte batetik bestera alda daitezkeenez, diru-laguntza jasotzen den ekitaldiari dagokion Foru Arauan ezarritakoari jarraituko zaio; izan ere, foru-aldundien eskumena da salbuespen hori ezartzea.

Laguntza oinarritzen duen semeari edo alabari ordenan dagokion lekua zehazteko:

  1. Semea edo alaba izango da familia-etxean bizi den eta ekonomikoki aitaren edo amaren mende dagoen 25 urtez azpiko pertsona oro, baldin eta eskatzaile edo ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin seme-alabatasunezko harremana badu, norberarena zein adoptatua izan, edo haren tutoretzan edo adopzio aurreko bizikidetzarako zaintzaren eskuordetzako egoeran badago.
  2. Mendetasun ekonomikoa dagoela ulertuko da semeak edo alabak urteko lanbide arteko gutxieneko soldata baino urteko errenta altuagorik ez badute (salbuetsitakoak sartu gabe).

Baldintza hori eskatzailearen zinpeko deklarazio baten bidez egiaztatzen da.

Bai, kontatzen da diru-laguntzaren espedientean, betiere eskatzaileak edo haren ezkontide edo bikotekideak zaintza eta jagoletza badu eta haurra helbide berean erroldatuta badago.

Kasu horretan, eskatzen den erroldatzeaz gain, aitatasuna edo amatasuna egiaztatzeko, adingabearen jaiotza-ziurtagiri literala aurkeztu beharko da.

Kontuan izaten den familia-unitatea eskabideak aurkezteko epean dagoena da.

Mantenuagatiko laguntzetan epea urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean hasten da; beraz, urtarrilaren 1eko egoera hartu behar da kontuan. Data horretan haurrak ez badira eskatzailearekin bizi eta ez badaude eskatzailearen bizilekuan erroldatuta, urte horretan ez da laguntza jasotzeko eskubiderik izango.

Aurkezten den kontua titular batena edo gehiagorena izan daiteke, baita titular horietako batek laguntzaren eskatzailea izan behar du nahitaez.

Ez da nahikoa diru-laguntzaren eskatzailea pertsona baimenduna izatea.

Jatorrizko dokumentuen eta horien kopien arteko erkatze bat, edukien berdintasuna konprobatzeko egiten dena. Horretarako, jatorrizko dokumentuarekin batera, horren kopia bat aurkeztu beharko du herritarrak.

Horrela, dokumentuak eta kopiak erkatuko ditu erregistroak, edukien berdintasuna egiaztatzeko. Jatorrizko dokumentua bueltatuko zaio interesdunari eta kopia gaineratuko diogu eskabideari, idazkiari edo komunikazioari, dagokion zigiluarekin edo konpultsaren egiaztapenarekin, hartzaileari helarazteko. Aipatutako zigiluan edo konpultsa-egiaztapenean adieraziko da zer egunetan eta zer organotan egin zen, bai eta kopia konpultsatua nork eman zuen ere.

Aurkeztu beharreko agiriren bat atzerriko administrazioren batek igorritakoa izanez gero, bide diplomatikoan legeztatua egon beharko da, berau tartean dagoen autoritate bakoitzak agiriaren banakako legeztatzea egitean datza.

Agiria autoritate ez kontsular batek egina bada jatorrizko herrialdean, esku hartu beharko dute jatorrizko herrialdeko Kanpo Arazoetako Ministerioak eta Estatu horretako Espainiako ordezkaritza diplomatikoak edo kontsularrak. Azkenik, dokumentua Espainiako Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak legeztatu beharko du.

Dokumentua Espainian behar bezala egiaztatutako autoritate kontsular batek igorritakoa bada, legeztatzean soilik Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren legeztatze sailak parte hartuko du.

Atzerrian dauden Espainiako Kontsuletxe edo Enbaxadek legeztatutako atzerriko dokumentuek segurtasuneko etiketa gardena badaramate, ez dute Espainiako Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioak legeztatu beharrik.

Bai. Atzerriko hizkuntzan igorritako agiriak, nahitaez itzuliak izan beharko dira ofizialki euskarara edo gaztelaniara. Berdin-berdin, itzulitako agiri hauek forman legeztatuak izan beharko dira. Zinpeko itzultzaileak igorritako itzulpenek ez dute Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren legeztapenik behar.

Bai, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 3. artikuluak, eskabidea zuzentzeari eta hobetzeari buruzkoak, hau xedatzen du:

Lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna izango dute:

b) Adingabeek, beren eskubideez baliatzeko eta interesen alde egiteko, ordenamendu juridikoaren arabera hori guraso-ahala, tutoretza edo kuradoretza duen pertsona gabe egin dezaketen kasuetan. Salbuespen da adingabe ezgaituen kasua, ezintasunaren neurria eragozpena bada kasuan kasuko eskubideez baliatzeko edo interesen alde egiteko