Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat

LABURPENA
Titulua:
Diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat
Xedea:

Dekretu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, semen-alabak dituzten familiei ondorengo jarduketa-ildoen bidez emango dizkien diru-laguntzak arautzea:

a) Ardurapeko semeagatiko eta/edo alabagatiko laguntzak.
b) Erditzeagatiko edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntza.
c) Nazioarteko adopzioagatiko laguntza.

Diru kopurua:

25.480.314,00 €

Araudia:
  • 30/2015 DEKRETUA (EHAA Zk. 60/2015)

    martxoaren 17koa, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena.

  • 154/2012 DEKRETUA (EHAA 152. ZK./2012) (EHAA Zk. 152/2012)

    154/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoa. martxoaren 17ko 32/2015 Dekretuak (EHAA 60 ZK./2015) aldatu duena

  • 32/2015 DEKRETUA (EHAA 60. ZK./2015) (EHAA Zk. 60/2015)

    32/2015 DEKRETUA, martxoaren 17koa, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistema erregulatzen duen dekretua aldatzekoa

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Egitura atal ebazlea:
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eskabideak helbide hauetan aurkeztu beharko dira:

Araban: Zuzenean Zerbitzua, Ramiro de Maeztu kalea 10 zbk, Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 012
Bizkaian: Zuzenean Zerbitzua, Gran Via 85.zbk, Bilbao. Telefonoa: 012
Gipuzkoan: Zuzenean Zerbitzua, Andia kalea 13.zbk, Donostia-San Sebastián. Telefonoa: 012

Edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkeztu beharko dira eskabide normalizatuaren bidez. Eskabide horiek behar bezala bete beharko dira.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.


TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Diru-laguntzak seme-alabak kargura dituzten familientzat

Dekretu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, semen-alabak dituzten familiei ondorengo jarduketa-ildoen bidez emango dizkien diru-laguntzak arautzea:

a) Ardurapeko semeagatiko eta/edo alabagatiko laguntzak.
b) Erditzeagatiko edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntza.
c) Nazioarteko adopzioagatiko laguntza.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Onuradunak

1.– Familia-unitatea osatzen duen aita edo ama izan ahal izango da diru-laguntza horien onuraduna.

2.- Era berean, seme-alaben elkarbanatutako zaintza- eta babespe-egoeretan, ebazpen judizialez ezarria, eta, betiere, elkarbanatutako zaintza eta babespea duten aitak eta amak sinatutako akordioa aurkeztu beharko da. Akordio horretan zehaztuko da bietatik nork eskatzen duen diru-laguntza, onuraduna pertsona bakarra baita.

3.- Onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi behar du modu eraginkorrean, eta bertako erroldan egon, gutxienez eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik.

Eskaera aurkezterako Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta dagoen orok diru-laguntza horiek eskatu eta jaso ditzake, aurreko hamabi hilabeteetan bertan etengabe bizi ez izanagatik eta erroldatuta ez egonagatik ere, baldin eta egiaztatzen badu azken hamar urteetan bost urte segidan eman dituela Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzen eta erroldatuta.

Halaber, onuraduna laguntzak helburu duen seme-alabarekin erroldatuta egon beharko da, bai eta familia-unitatearen eraketa zehazteko zenbatutako seme-alaba guztiekin ere.

Dekretu honen xedeetarako:

1.– Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen egoerak: jaiotza, adopzioa, adopzioaren aurreko familia-harrera, hemezortzi urtetik beherako pertsonaren tutoretza eta, eskatutako urtearen urtarrilaren 1ean familia eratzen duten seme-alaben mantenua.

2.– - Familia-unitatea honako hauek osatuko dute:eskatzailea; eskatzailearen ezkontidea –non eta ezkontza-deuseztasun, banantze edo dibortziorik izan ez den– edo harekin izatezko bikote legez bizi dena –betiere behar bezala egiaztatzen bada; eta seme-alabak, betiere haien gaineko zaintza eta jagoletza badute eta etxebizitza berean bizi badira.

3.– Semea edo alaba izango da, batetik, eskatzaileari eta ezkontideari edo izatezko bikotekideari seme-alabatasunezko erlazio bidez lotutako adingabeko pertsona, norberarena zein adoptatua izan. Era berean, seme-alaba izaera hartzen du biek edo horietako batek adopzioaren aurretik hartutako edo tutoretzapean duen edozein adingabeko pertsona.

4.– Aita edo ama izango da:

  • Semearen zein alabaren zaintza duena.
  • Adopzio aurreko familia-harrera edo tutoretza dela eta, adingabeko pertsonen zaintza duten pertsonak.
  • Aurrekoekin bizi den pertsona, ezkontidea edo izatezko bikotekidea izanda.

Kontsultatu seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen onuradunei buruzko betekizunak (betiere, 2015eko apirilaren1etik aurrera jaiotakoak, adopzio aurretik familia-harreran hartuak edo tutoretzakoak badira)

PRESTAZIOA
Dotazioa:

ARDURAPEKO SEMEAGATIKO ETA/EDO ALABAGATIKO LAGUNTZAK
Diru-laguntza jaso dezaketen egoerak
1.– Kapitulu honen babesean honako laguntza hauek eman daitezke:

a) Lehen semeagatiko edo lehen alabagatiko laguntza.

b) Bigarren edo ondorengo semeagatiko eta/edo bigarren edo ondorengo alabagatiko laguntza.

c) Hirugarren edo ondoko seme-alabagatiko diru-laguntza.

2.– Semeak edo alabak familia-unitatean duen ordena zehazteko kontuan hartuko da elkarrekin bizi diren
seme edo/eta alaben artean duen tokia, jaiotza-dataren arabera.

3.– III. Kapituluan ezarritakoari utzi gabe, erditze anizkoitzen kasuetan Kode Zibilaren 31. artikuluan
ezarritakoa hartuko da aintzat jaiotzaren lehentasuna zehazteko.

4.- Diru-laguntzak honako hauek izango dira:

a) Lehen seme-alabagatiko diru-laguntza: ordainketa bat jaiotzagatik, adoptatzeagatik, adopzio aurreko familia-harreragatik edo tutoretzagatik.

b) Bigarren seme-alabagatiko diru-laguntza: ordainketa bat jaiotzagatik, adoptatzeagatik, adopzio aurreko familia-harreragatik edo tutoretzagatik eta bigarren ordainketa bat urte bat betetzen duen urtean.

c) Hirugarren edo ondoko seme-alabagatiko diru-laguntza: ordainketa bat jaiotzagatik, adoptatzeagatik, adopzio aurreko familia-harreragatik edo tutoretzagatik eta sei ordainketa gehiago urte bat, bi, hiru, lau, bost eta sei urte betetzen dituen urteetan.

5.- Diru-laguntzaren zenbatekoa laurehun (400,00) eta bederatziehun (900,00) euro artekoa izango da, familiaren errenta estandarizatuaren arabera eta hurrengo mugen arabera:

a) 20.000,00 eurotik beherako familia-errenta estandarizatu batentzat, zenbatekoa bederatziehun (900,00) eurokoa izango da.

b) 20.000,00 eurotik gorako eta 30.000,00 eurotik beherako familia-errenta estandarizatu batentzat, zenbatekoa bostehun (500,00) eurokoa izango da.

c) 30.000,00 eurotik gorako familia-errenta estandarizatu batentzat, zenbatekoa laurehun (400,00) eurokoa izango da.

6.– Artikulu honetan aurreikusitako laguntzak metagarriak izango dira, eta, beraz, ezarritako adina eta ordena betetzen dituen seme eta/edo alaba bakoitzeko diru-laguntza bana jasotzeko aukera izango da.

Desgaitasuna edo mendekotasuna aitortzea
1.– Diru-laguntzak helburu duen semeak edo alabak % 33tik gorako edo hortik gorako desgaitasun aitortu bat badu edo Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendetasun Egoeran dauden Pertsonen arretarako abenduaren 14ko 30/2006 Legearen eta horren garapen-araudiaren arabera aitortutako mendetasun egoera izanez gero, aurreko artikuluan aipatutako zenbatekoak bikoiztu egingo dira.

2.– Ziurtagiria diru-laguntza eman ondoren aurkeztuko balitz, jasotako zenbatekoak bikoiztea aitortuko da, baldin eta ziurtagiria lau urteko epea bukatu baino lehen aurkezten bada jaiotza gertatu zenetik edo, hala badagokio, adopzioa, adopzioaren aurreko familia-harrera edo tutoretza ezarri zenetik, eta onuradunek dekretu honetan xedatutako gainerako eskakizun eta baldintzak betetzen jarraitzen badute. Lau urte bete ondoren aurkeztuz gero, ziurtagiria aurkeztutako urteei dagokien diru-laguntza soilik bikoiztuko da.

ERDITZEAGATIKO EDO ADOPZIO NAZIONAL ANIZKOITZAGATIKO LAGUNTZAK
Diru-laguntza jaso dezaketen egoerak
1.– Kapitulu honen babesean, erditze anizkoitzek eta adopzio nazional anizkoitzek diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute.

2.– Haurdunaldi berean bi seme-alaba edo gehiago jaiotzen badira, egoera hori erditze anizkoiztzat joko da.

3.– Adopzio nazional anitza da, Estatuan, aldi berean, adingabeko bi pertsona edo gehiago prozedura berean adoptatzen direnean, ebazpen judiziala edo hori eratzen duen dokumentua dagoenean.

Adopzio nazional anizkoiztzat joko da adopzio aurreko familia-harrera edo tutoretza, baldin eta aldi berean eta prozedura bakarrean bi adingabe edo gehiagori eragiten baitie.

Nondik norakoa
1.– Erditzeagatiko edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntza ordainketa bakarreko diru-laguntza izango da, eta Dekretuan ezarritako betebeharrak bete ahala emango da.

2.– Diru-laguntza honen izaera metagarria da, mendeko seme-alaben diru-laguntzei dagokienez.

Erditzeagatiko edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntzaren zenbatekoa

1.- Laguntzaren zenbatekoa erditze edo adopzio anizkoitzeko seme edo alaba kopuruaren araberakoa izango da, baita familia-errenta estandarizatuaren araberakoa ere.

2.-Diru-laguntzaren zenbatekoa honela zehaztuko da: erditze edo adopzio anizkoitzeko seme-alaba kopurua ken 1 bider 2.000 (gutxieneko zenbatekoari dagokion euro-kopurua), eta bider familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea. Horretarako, familia-errenta estandarizatuaren muga hauek eta bakoitzari dagokion haztapen-faktorea ezarri dira:

a) 20.000,00 euro edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatu batentzat, haztapen-faktorea 2 izango da.

b) 20.000,00 baino gehiago eta 30.000,00 euro baino gutxiagoko familia-errenta estandarizatu batentzat, haztapen-faktorea 1,5 izango da.

c) 30.000,00 eurotik gorako familia-errenta estandarizatu batentzat, haztapen-faktorea 1 izango da.


NAZIOARTEKO ADOPZIOAGATIKO LAGUNTZAK
Diru-laguntza jaso dezaketen egoerak

Diru-laguntza jasoko dute, adingabekoen nazioarteko adopzio sinpleak zein anitzak.

Ondorio horietarako, nazioarteko adopziotzat ulertzen da adoptagarritzat jo eta atzerrian bizi den adingabe baten eta adoptatzen duen edo duten pertsonaren edo pertsonen arteko adopziozko seme-alabatasun harremana eratzen duena, abenduaren 28ko 54/2007 Legeak, nazioarteko adopzioari buruzkoak, xedatzen duenaren arabera. Edonola ere, adopzio seme-alabatasun lotura horretarako eskumena duen atzerriko agintariak igorritako ebazpen judizialari edo dokumentu baliokideari jarraikiz eratu beharko da.

Nondik norakoa
1.– Nazioarteko adopzioagatiko laguntza ordainketa bakarreko diru-laguntza izango da, eta Dekretuan ezarritako betebeharrak bete ahala emango da.

2.– Diru-laguntza honen izaera metagarria da, mendeko seme-alaben diru-laguntzei dagokienez.

Nazioarteko adopzioagatiko laguntzaren zenbatekoa

1.- Diru-laguntzaren zenbateko¬a aldi batean adoptatutako seme-alaben kopuruaren araberakoa izango da, baita familiako errenta estandarizatuaren araberakoa ere.

2.- Diru-laguntzaren zenbatekoa honela zehaztuko da: nazioarteko adopzio bakunagatik, 2.000 (gutxieneko zenbatekoari dagokion euro-kopurua) ¬bider familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktorea. Horretarako, familia-errenta estandarizatuaren muga hauek eta bakoitzari dagokion haztapen-faktorea ezarri dira:

a) 20.000,00 eurotik beherako familia-errenta estandarizatu batentzat, haztapen-faktorea 2 izango da.
b) 20.000,00 eurotik gorako eta 30.000,00 eurotik beherako familia-errenta estandarizatu batentzat, haztapen-faktorea 1,5 izango da.
c) 30.000,00 eurotik gorako familia-errenta estandarizatu batentzat, haztapen-faktorea 1 izango da.

3.- Nazioarteko adopzio anizkoitzagatiko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, honako eragiketa hau egingo da: lehen semeari edo alabari dagozkion 2.000 euroei 1.500 euro gehituko zaizkio nazioarteko adopzio anizkoitzeko gainerako seme edo alaba bakoitzeko, eta batuketa hori familia-errenta estandarizatuari dagokion haztapen-faktoreaz biderkatuko da.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen eskaera (betiere, 2015eko apirilaren1etik aurrera jaiotakoak, adopzio aurretik familia-harreran hartuak edo tutoretzakoak badira)
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I eskaera (Eskaera)

Diru-laguntzaren eskaera jaiotzaren, adopzioaren, adopzio aurreko familia-harreraren edo tutoretzaren unearekin bat egiten duenean aurkeztu behar da.

Aurkezteko epea: hiru hilabete jaiotza-dataren edo adopzioaren, adopzio aurreko familia-harreraren edo tutoretzaren ebazpen judizialaren edo adopzioa eratu dela ziurtatzen duen antzeko ziurtagiriaren dataren ondorengo egunetik kontatzen hasita edo eskatzaileak jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 

Aurkeztu beharreko agirien zerrenda I (Laguntza emateko dokumentua)

Jarribide hauetan aurkeztu beharreko agiriak azaltzen dira.

Eskabidea betetzeko jarraibideak I (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.

 

M eskaria (Eskaera)

Bigarren, hirugarren eta ondorengo seme-alaben kasuan, jaiotzaren hurrengo urteetako diru-laguntza jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da laguntza jaso daitekeen urte natural bakoitzean eskabidea aurkeztea.

Eskabide horiek, laguntza sortarazi duten umeek laguntza jasotzeko izan behar duten adina betetzen duten urteko urtarriletik abendura aurkeztu beharko dira, jaiotza dela eta egindako lehen ordainketa noiz izan den kontuan hartu gabe.

Aurkeztu beharreko agirien zerrenda M (Laguntza emateko dokumentua)

Jarribide hauetan aurkeztu beharreko agiriak azaltzen dira.

Eskabidea betetzeko jarraibideak M (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.

Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen eskaerak, Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko – Zuzenean zerbitzuko bulegoetan emango diren edo, bestela, Inprimakiak atalean deskargatu ahal izango diren orri normalizatuetan formalizatuko dira. Horiekin guztiekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    a) Eskatzailearen edo bere ezkontidearen edo bikotearen NANaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

    b) Laguntza eskatzen duen pertsonaren bizikidetza-unitateko kide guztiak biltzen dituen familia-liburu, jaiotza-agiri edo parekoren baten fotokopia konpultsatua.

    c) Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratua/k, etxean bizi diren lagun guztien zerrenda udalerrian erroldatu zen eguna barne. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.

    Eskaera aurkeztu aurreko urtean eskatzailea ez bada bizi izan edo ez bada jarraitutasunez erroldatuta egon Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan, egungo erroldatze-ziurtagiriaz gain (ziurtagiri horretan eskatzailearekin batera bizi diren lagun guztiak bilduko dira), azken hamar urte hauetan bost urtean jarraian EAEko udalerriren batean erroldatuta egon dela egiaztatzen duen erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du.

    d) Diru-laguntza kobratu nahi den aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titulartasun-datuen fotokopia. Nahitaez, eskatzaileak aurrezki-libretaren edo banku-kontuaren titularra izan beharko du.

    e) Izatezko bikotea izanez gero, hori egiaztatzen duen agiria.

    f) Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren fotokopia.

    g) Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, seme-alaben zaintza eta jagoletza esleitzen duen ebazpen judizialaren fotokopia.

    Era berean, ebazpen judizialaren arabera, zaintza eta jagoletza partekatua bada, laguntzaren eskatzailea nor izango den zehazteko lortutako akordio sinatua aurkeztuko da.

    h) Eskatzaileari edo haren ardurapeko pertsonei % 33ko edo goragoko desgaitasuna onartu bazaie, desgaitasun-mailaren berri ematen duen indarreko ziurtagiria aurkeztu beharko da, eskumeneko erakundeak emana.

    Familia-unitatea osatzen duen pertsonetako batek mendekotasun-egoera aitortuaren egoera izango balu, egoera horren ziurtagiria administrazio eskudunak igorriko du eta, bertan, mendekotasun-gradua zehaztuko da, baita gradu bakoitzeko maila ere.

    i) Genero-indarkeriaren biktima izanez gero, hori egiaztatzen duen ziurtagiria.

    j) Emandako laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta, eskatzaileak ez duela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek hasitako itzultze- edo zehapen-prozedurarik irekita dioen aitorpen erantzulea

    k) Gainera, eskaeran eta horrekin batera doan dokumentazioan azaltzen diren datuak egiazkoak direla eta laguntzen onuradun izateko indarrean dagoen arautegiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela adierazten duen aitorpen erantzulea.

    l) Diru-laguntzaren eskatzailearen eta bere ezkontidearen edo bikotekidearen baimena, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak zuzenean lor dezan euskal foru-ogasunetatik familia-unitatearen errenta.

    Baimen hori ez badute eman nahi edo aipatutako pertsonetako bat horrelako egoeretako batean badago:

    - Aurkeztu bazen edo aurkeztea bazegokion, EAEtik kanpo deklarazio hori:

    - Azken hiru urteetan zure identifikazio-dokumentuan aldaketaren bat egin bada (AIZtatik NANerako aldaketa, izenaren grafia-aldaketa, abizenen hurrenkeraren aldaketa, eta abar)

    - Pasaportearekin identifikatuz gero,

    Seme-alabaren jaiotza, adopzioa, adopzioaren aurreko familia-harrera edo tutoretza baino lehenagoko bi urteei dagokien zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren Aitorpenaren fotokopia aurkeztu beharko dute edo, mantentze-laguntzen kasurako, diru-laguntzaren helburua den seme-alabak urte bat, bi, hiru, lau, bost eta sei urte betetzen duen urtea baino lehenagoko zergaldiari dagokiona edo, halakorik ez balitz, aldi horretako eta dagokion administrazioak egindako PFEZari egotz dakizkiokeen diru-sarreren ziurtagiria.

    Oharra: atzerrian igorritako dokumentazioa.

    Atzerrian aurkezten diren dokumentuak, kasuan-kasuan, interprete ofizial batek euskarara edo gaztelaniara itzuli behar ditu. Gainera, atzerriko dokumentu publikoak legeztatu egin behar dira, kasu bakoitzean dagokionaren arabera, bai Hagako Hitzarmenaren bidez bai Atzerri Arazoetako Ministerioaren bidez.

  • Agiri gehiago erantsi ahal izateko agiria
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaerarako formularioa I

Diru-laguntzaren eskaera jaiotzaren, adopzioaren, adopzio aurreko familia-harreraren edo tutoretzaren unearekin bat egiten duenean aurkeztu behar da.

Aurkezteko epea: hiru hilabete jaiotza-dataren edo adopzioaren, adopzio aurreko familia-harreraren edo tutoretzaren ebazpen judizialaren edo adopzioa eratu dela ziurtatzen duen antzeko ziurtagiriaren dataren ondorengo egunetik kontatzen hasita edo eskatzaileak jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

 

Eskaerarako formularioa M

Bigarren, hirugarren eta ondorengo seme-alaben kasuan, jaiotzaren hurrengo urteetako diru-laguntza jaso ahal izateko, derrigorrezkoa izango da laguntza jaso daitekeen urte natural bakoitzean eskabidea aurkeztea.

Eskabide horiek, laguntza sortarazi duten umeek laguntza jasotzeko izan behar duten adina betetzen duten urteko urtarriletik abendura aurkeztu beharko dira, jaiotza dela eta egindako lehen ordainketa noiz izan den kontuan hartu gabe.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/01 - 2020/01/31
Aurkezteko epe-muga:

ARDURAPEKO SEMEAGATIKO ETA/EDO ALABAGATIKO LAGUNTZAK
a) Urte naturalaren barruan jaiotza, adopzio edo adopzio aurreko familia-harrera bat gertatzen bada, eskaerak hiru hilabeteko epean aurkeztuko dira, jaiotzaren egunaren, adopzioa edo adopzio aurreko familia-harrera gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren egunaren, edo eskatzaileari jakinarazi zaion egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Kasu honetan, Formularioak atalean dagoen I Eskaera erabili behar da.

b) Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean familia-unitatean bilduta dauden seme eta/edo alabei dagozkien laguntzei begira, eskaerak urte naturalaren barruan aurkeztu beharko dira, hain zuzen ere semeak edo alabak dagokion adina betetzen duen urte naturalean.

Kasu honetan, Formularioak atalean dagoen M Eskaera erabili behar da.

2015ean egoki diren mantenu-laguntzak seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera zuzenduko dira.

ERDITZEAGATIKO EDO ADOPZIO NAZIONAL ANIZKOITZAGATIKO LAGUNTZAK
Eskaerak aurkezteko hiru hilabeteko epea izango da, jaiotzaren egunaren, edo adopzio nazionala edo adopzio aurreko familia-harrera gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren egunaren, edo eskatzaileari jakinarazpena egiten zaion egunaren biharamunetik hasita.

NAZIOARTEKO ADOPZIOAGATIKO LAGUNTZAK
Aurreko idatz-zatian adierazitakoari utzi gabe, eskaerak aurkezteko hiru hilabeteko epea izango da, nazioarteko adopzioa gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren egunaren, edo eskatzaileari jakinarazpena egiten zaion egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

*OHAR GARRANTZITSUA

Kontuan izan behar da Eusko Jaurlaritzako bulegoak, abenduaren 31ean itxita egoten direla. Beraz, eskaera egun horretan aurkeztea erabakiz gero, posta-bulegoetara joan beharko duzue, eta posta-zigilua eskaera inprimakian jartzen dutela ziurtatu. Horretarako, gutunazala zabalik eraman beharko duzue, eta zigilua jarri ondoren itxi.

 

 

Ebazteko epea:
Sei hilabetekoa, eskaera bideratzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartuko den unetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpena:
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.