Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa – Paperean, aurrez aurre

  • Plan zuzendari edota irisgarritasun-planetarako: 
    1. Finantzatzeko eskatuko den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua.
  • Hobekuntza-obretarako eta hiri-ingurunean eta erakinetan —betiere jada idatzitako irisgarritasun-planetan bildurikoetan— irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erosi eta instalatzeko: 
    1. Finantzatzeko eskatuko den diru-laguntza jasoko duten inbertsioen edota jardunen gastuen aurrekontu xehatua. Irisgarritasun aurrekontua kalkulatzeko koefiziente ezberdinak erabili direla justifikatuko da.

    2. Egin beharreko jardunen deskribapen xehatua, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko jardunaren hiri-ingurunearen egoera-planoa, 1/1000 gutxieneko eskalan egin beharreko planta, aurretiko bista eta sekzioen plano deskribatzaileak eta jardun-arloaren egungo egoeraren argazki deskribatzaileak.

    3. Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria irisgarritasunaren sustapenaren arloan indarrean dagoen araudiak eskaturiko eskakizun eta irizpideetarako aurreikusiriko jardunen egokitzapenari buruz.

    4. Diru-laguntzaren eskaeraren xede den obra biltzen duen irisgarritasun-planaren fotokopia eta irisgarritasun-planaren kopia formatu digitalean.

    5. Egin beharreko obraren eta diru-laguntzaren jardunaren xede den ingurunearen argazki-dokumentazioa paperean eta formatu digitalean (jpg formatua).

 

 

Azken eguneratzea: 2011/08/01