Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

 


Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailea 2010-2013 (pdf, 3Mb)


2010-2013 aldirako Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzailea, izenburutik hasita, berritzailea da, ohiko etxebizitza-planei hiri-berrikuntzan oinarritutako gogoeta estrategiko berria gehitu baitie. Apustu honen izaera estrategikoa sendotzeko, Plan Zuzentzailearekin batera, Hiria Birgaitu eta Berritzeko Plana sustatu da, eta, plan horretan, arlo honen inguruan Plan Zuzentzaile honetan argitaratzen diren ildoak zehaztuko dira.  

Hala ere, Etxebizitzaren Plan Zuzentzaile berri hau ezaugarri honek desberdintzen du: Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialaren babespean sortu da, eta itun hori 2010eko ekainaren 16an sinatu zuten Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta sektore honi lotutako 75 erakundek baino gehiagok. Horrela, Plan Zuzentzaile honek Itun Sozialean erabakitako edukiak eta jarraitu beharreko ildoak jasotzen ditu. 

Gainera, 2010-2013 aldirako Plan Zuzentzailea egiterakoan, herritarren iritzia aintzat hartu da. Etxebideren web-orrialdeari gehitu zitzaion Herritarrek Parte Hartzeko Plataformaren bidez eman dute iritzi hori herritarrek.  Parte-hartze horren bidez, herritarren 30 proposamen zehatz gehitu zaizkio Etxebizitzaren eta Hiri Berrikuntzaren Plan Zuzentzaileari. 

Azken plan zuzentzailea (2006-2009) egin zenean, gizarte- eta ekonomia-egoera oso desberdina zen. Hori kontuan hartuta, 2010-2013 aldiko Plan Zuzentzaileak formula berritzaileak bilatzeko ahalegina egin du, EAEn bizi direnen etxebizitza-beharrak behar bezala estaliko direla bermatzeko. Horretarako, erakundeen erantzukidetasuna eta eragile publikoen eta pribatuen arteko lankidetza hartu ditu oinarritzat. 

Testuinguru horretan ezarri dira Plan Zuzentzaile honen erronka handiak:

  • Errentako etxebizitzen kopurua handitzea, etxebizitza-beharren arazoa konpontzeko formula modura.
  • Lurralde-oreka bilatzea, eta etxebizitza-behar handiagoak dauden eremuetan ahalegin handiagoa egitea.
  • Lurzorua kudeatzeko politika aktiboa sustatzea.
Azken eguneratzea: 2011/01/17