Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Komunitateko obretan birgaitze-jardunetarako laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Komunitateko obretan birgaitze-jardunetarako laguntzak
Xedea:
Euskal Autonomia Erkidegoan, hala hiri-ingurunean nola landa-ingurunean, kokatuta dagoen ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardunen araubide juridikoa arautzea, etxebizitzaren sektorea batez ere hirigintza-interesa duten guneetan sustatu eta bultzatzeko.

 

Diru kopurua:
---------------

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Deialdia egiten duen organoa:
Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Egitura atal ebazlea:
Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara).
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara)


Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik, 19:30etara (Abuztuan aldiz, 14:30etara)


Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Komunitateko obretan birgaitze-jardunetarako laguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoan, hala hiri-ingurunean nola landa-ingurunean, kokatuta dagoen ondare Urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jardunen araubide juridikoa arautzea, etxebizitzaren sektorea batez ere hirigintza-interesa duten guneetan sustatu eta bultzatzeko.

Informazioa gehiago

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Birgaitzeko jardun babestuak honako hauek egin ahal izango dituzte: jabe, errentari, usufruktudun edo birgaitu beharreko ondasun higiezinen gainean bestelako titulua duten pertsona fisiko edo juridikoek, pribatu edo publikoek. Horrela, izapidetzeari eta arau honetan ezarritako kualifikatutako finantzaketa jasotzeko aukerari dagokionez, pertsona horiek birgaitzearen titular izango dira.

Birgaitze jardunen titularra jabea ez denean jabearen baimena aurkeztu beharko da, baita birgaitze-obrak nork ordainduko dituen adierazten duen akordioa ere.

Administrazio-baimena eman ondoren, birgaitzearen titularra aldatzeko, aurreko titularrari onartutako finantzaketa ezereztu beharko da aldez aurretik.

 

• Laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi ondoren hasi beharko dira obrak.
• Salbuespenez eta premiazko arrazoiak tarteko, titularrek administrazio-ebazpenaren jakinarazpena jaso
baino lehen hasi ahal izango dituzte obrak, betiere hartarako baimena ematen badiete. Arrazoi horiek behar
bezala justifikatu eta arrazoitu beharko dituzte.
• Elementu komunak birgaitzeko jarduna babestutzat hartzen duen administrazio-ebazpena eman ondoren,
ebazpenari atxiki ez zaizkion higiezinaren beste jabe batzuk babes-jardunaren titular gisa soilik atxiki ahal
izango dira. Horretarako, hilabeteko epea izango dute gehienez, laguntzak emateko den hasierako abazpena
jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita. Atxikipen hori egingo da, bakar-bakarrik,
babeseko jardunaren titular gisa onartzeko, eta ez dute finantza-neurriak baliatzeko eskubiderik izango.
• Birgaitzeko lanak honako pertsona fisiko edo juridiko hauek (pribatu edo publikoak) egin ahal izango
dituzte: jabeek, errentariek, usufruktudunek, edo birgaitu beharreko ondasun higiezinak baliatzeko
bestelako titulua dutenek. Eta, izapidetzeari eta arau honetan ezarritako finantziazio kualifikatua
eskuratzeko aukerari dagokionez, birgaitzearen titularrak izango dira pertsona horiek.
• Elementu komunak birgaitzen direnean, Jabekideen Komunitatea ordezkatzen duenak egin beharko ditu
laguntzetarako izapideak, jabetza horizontalari buruzko Legeak ezarritakoari jarraiki.
• Mailegurako eskubidea izateko, eskatzaileen familiaren diru-sarrera haztatuek ez dute 33.000,00 eurotik
gorakoak izan behar.
• Diru-laguntzarako eskubidea izateko, eskatzaileen familiaren diru-sarrera haztatuek ez dute 21.000,00
eurotik gorakoak izan behar.
Zuzeneko laguntzak jaso dituzten etxebizitzak ezin izango dira inter vivos eskualdatu bost urteko epean,
obra-bukaerako ziurtagiria ematen denetik kontatzen hasita. Laguntzen onuradunak Jabetzaren Erregistroan
aurkeztu beharko du laguntzak onartu dizkion ebazpena, eskualdatzeko muga hori inskriba dadin.
Higiezinaren elementu komunak eraginpean hartzen dituzten birgaitzeak betebehar horretatik salbuetsita
daude.
• Eraikinean ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzen diren etxebizitzen eskatzaileek SOILIK izango dute
mailegua eta diru-laguntza eskuratzeko aukera.
• Birgaitu beharreko eraikinak gutxienez hamar urte izan behar ditu, salbu eta obrak honako hauetarako
egiten badira: gas naturala instalatzeko edo dagokion etxebizitza ezinduek erabiltzeko.
• Eraikin batek 50 urte edo gehiago baditu, ez da finantza-laguntzarik emango Eraikinaren Azterketa
Teknikoa egin duen teknikari eskudunak idatzitako txostenean agindutako edo gomendatutako obrak
biltzen ez dituzten obretarako. Eraikinen eta eraikuntzen aldizkako ikuskapenak direla-eta txosten teknikoa
egitearen ordainsariei aurre egin behar badie Jabekideen Komunitateak, jarduera babesgarri horien kasuan,
Jabekideen Komunitateentzako 3.000,00 €-tan ezarritako gehieneko diru-laguntza zuzena areagotu egingo
da ordainsari horien % 100 estali arte, gehieneko muga 1.000 euro izango delarik.
Obra birgaitze-obra babestutzat hartzeko, etxebizitzari dagokion gastuak (BEZik gabe) 1.000,00 eurotik
gorakoa izan beharko du etxebizitza edo lokal bakoitzeko, salbu eta etxebizitzak eta haien sarbideak
ezinduei buruz indarrean dagoen araudira egokitzeko egiten badira obrak; izan ere, obra horietarako ez
da mugarik ezarri.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
Diru-laguntza eta mailegua, zuen gastua behar adinakoa baldin bada, zuen diru-sarreren, bizikidetza-unitateko
kide kopuruaren eta egingo den obra motaren araberakoa izango da.
Higiezin baten elementu komunak birgaitzen direnean, babes daitekeen aurrekontuaren % 5eko diru-laguntza
—gehienez ere 2.000 eurokoa— emango zaio zuzenean Jabekideen Komunitateari, 1., 2. eta 3. motetako obrak
badira.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Arentzako eskaera komunitateko obretan birgaitze-jardunetarako laguntzak
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Etxebizitza errehabilitatu edo birgaitzeko laguntzen eskari-orria (komunitateko obrak) (Eskaera)

Etxebizitza Errehabilitatu edo birgaitzeko
laguntzen eskari-orria (Komunikateko Obrak)

Etxebizitza errehabilitatu edo birgaitzeko laguntzen eskari-orria indibiduala (komunitateko obrak) (Eskaera)

Etxebizitza Errehabilitatu edo birgaitzeko
laguntzen eskari-orria indibiduala (Komunikateko Obrak)


Obrak hasteko baimenaren inprimakia (Eskaera)

Birgaitze jarduketa baestuak obrak hasteko eskaera

Obra-amaierako inprimakia (Eskaera)

Birgaitze Jarduketa Babestuak Obren Amaiera Egiaztatzeko Eskaera

Banku-ziurtagiria, eraikineko jabekideen komunitatearen kontu-zenbakia egiaztatzeko (Eskaera)

Banku-ziurtagiria, Eraikineko Jabekideen Komunitatearen Kontu-Zenbakia Egiaztatzeko

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/01/01 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Urte osoan
Ebazteko epea:
6 hilabete
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.