Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko Ardo Esportazioak - 2016 urte osoa

Xehetasunak

- Esportazioen bolumena %1,6 hazi zen (+912.000 litro) eta balioa %3,1 (+6,3 milioi euro) 2015arekiko. Batez besteko prezioa litroko 3,55 € izan zen, altuena 2004. ur-teaz geroztik.

- Jatorri izendapeneko ardoak izan dira igoera globalaren liderrak, batez ere balioari dagokionez, eta dagoneko lortutako sarreren %85 dira, batez beste 5,35 euroko prezioarekin litroko, hau da, estatuko kategoria horretako batez bestekoa baino 2 euro gehiagorekin.

- Helmugako 15 herrialde nagusietatik 12k handitu egin dute euren inbertsioa euskal ardoetan, batez ere Txinak, Holandak eta Ipar Amerikako merkatuek (Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko). Frantziak, bolumenagatik, eta Erresuma Batuak, balioagatik, lehen bezeroak izaten jarraitzen dute.

- Balioaren hazkunde globalaren protagonista Araba izan zen, fakturazio osoaren %91rekin, baina Gipuzkoa izan da liderra bolumenaren hazkundean. Esportazioan presentzia txikiagoa badute ere, Bizkaiko salmentak %50 inguru hazi ziren.

- Espainiako ardoaren esportazioak gero eta gehiago balio erantsi handiagoko ardoetara zuzentzen ari dira, eta gutxiago soltean saltzen denera; horregatik, Euskadik 2016an kuota irabazi du, eta atzerrian gehien hazi den hirugarren erkidego autonomoa da.