Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2016/03/17

Eusko Jaurlaritzak Gonzalo Nardiz Bengoetxea sariak banatuko ditu maiatzan

Nekazaritzan, arrantzan eta elikagaien industrian jardun luze eta nabarmena izan duten pertsonei edo kolektiboei emango zaizkie sariak.

Gonzalo Nardiz Bengoetxea SariakSaridunek saria jasoko dituzte hurrengo maiatzaren 10ean ospatuko den jendaurreko errekonozimendu-ekitaldian non Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango da.

Hautagaitzak aurkezteko epea amaitu ondoren, orain epaimahailak aztertuko ditu jasotako proposamenak eta apirilaren 30a baino lehen emango du epaia.

Sariak nekazaritzan, arrantzan, elikagaigintzan edo basogintzan egindako lanagatik nabarmendu den pertsona edo kolektibo bati edo gehiagori emango zaizkio, epamahaiaren iritziaren arabera. Hautagaiak aurkezteko, gutxienez Euskal Herriko bi agente sektorialen babesa eduki beharko da (erakunde profesionalak, fundazioak, sindikatuak, kooperatibak) edo partikularrena, eta hautagai izendatutako pertsonaren edo kolektiboaren onarpena ere bai.

Eusko Jaurlaritzak Gonzalo Nardiz Sariak banatzen ditu 2003tik lehen Nekazaritza sailburuaren omenez, eta beraien helburua da nekazaritza, arrantza, elikagaigintza edo basogintzaren sektoreetan ibilbide luzea eta eredugarria egiteagatik nabarmendu diren pertsona edo kolektiboen lana balioestea gizartearen aurrean.

Gonzalo Nardiz

Gonzalo Nardiz Bengoetxea Eusko Jaurlaritzaren lehen Nekazaritza Sailburua izan zen, bai eta 1936ko urriaren 7an sortu eta Jose Antonio Aguirreren Lehendakaritzapean izan zen kabinete hartako kiderik gazteena ere. Garai hartan abeltzaintzaz, basoez eta mendiez arduratu zen. Euskadirako autohornitze kotarik handienak lortzea eta bertako abeltzaintzako eta basoetako aberastasuna zaintzea izan zituen helburu bere jardunean. Albaitaritzako arauak aldarrikatu zituen eta gerra zonaldeetan zeuden lurrak errentan eduki eta lantzen zituztenei errentak ordaintzeko luzamenduak eman zizkien.

1939an Francoren tropek irabazi ondoren, Gonzalo Nardizek, Gobernuko beste kideek bezala, erbesterako bidea hartu zuen, eta han 40 urte eman zituen. Parisen eta Mexikon bizi izan zen eta 1946az geroztik Donibane Lohizunen. Franco hil ostean Nardiz Euskal Herrira bueltatu zen. Erbesteko Eusko Jaurlaritza desegin eta gero, Gernikako Estatutua onartu zenean, Gonzalo Nardiz jarduera politiko guztitik aldenduta egon zen.

2003ko urriaren 25ean Bilbon hil zen, 97 urte zituela.