Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Industria Sailburuordetza

Titularra: Javier Zarraonandia Zuloaga 

Agintaldia: 2015/04/01 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Industriako sailburuordeak, sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:
    1. Industria-sustapena.
    2. Industria-antolamendua.
    3. Industria-administrazioa.
    4. Industria-segurtasuna.
    5. Instalazio erradioaktiboak.
    6. Energia.
    7. Meategiak.
    8. Nazioartekotzea.
  2. Industria Sailburuordetzak, dekretu honetako 6. artikuluan ezarritako eskumen orokorrak betetzeaz gain, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila ordezkatuko du, Estatuko birmoldatze-sektoreei lotutako organo eta/edo batzordeetan.
  3. Industria Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Industria Garatzeko Zuzendaritza, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza eta Nazioartekotze Zuzendaritza.