Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza

Titularra: Larraitz Guezala Oyarbide


EGINKIZUNAK
  1. Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskumen hauek erabiltzea:
    1. Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, Sailari dagozkion funtzio instituzional eta orokorretan.
    2. Sailaren komunikazio-politika zehaztea, zuzentzea eta koordinatzea eta, ildo horretan, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, Sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.
    3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.
    4. Sailaren organoen egintza publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.
    5. Bere eskumeneko arloetan, bera izango da Sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Bera izango da, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
    6. Organo eskudunaren bitartez, Sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.
    7. Herri Administrazio eta Justizia Sailaren bitartez, Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea.
    8. Sailak administrazio, erakunde eta antolakunde desberdinekin dituen elkarrizketa, eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta estatu edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.
    9. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Bateratuak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.
    10. Sailaren argitalpenak koordinatzea.
    11. Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako jarduera dibulgatzaileak koordinatzea.
  2.  Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-eremuan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.