Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Titularra :Leyre Bilbao Elguezabal

Agintaldia: 2013/04/25 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren menpe, honako eskumen hauek baliatzea:

  1. Lehiakortasun-politikaren jarraibideak eta orientazioak proposatzea, eta plangintza-dokumentuak eta horien jarraipen-txostenak lantzea eta ebaluatzea.
  2. Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.
  3. (42/2014 Dekretuarengatik ezabatua). 
  4. Sailaren berezko arloen inguruko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, eta Sailaren barruan eta sozietate publikoetan egiten direnak koordinatzea.
  5. Indarrean dagoen araudian aurreikusitako lurralde-antolamenduko tresnen eta lehiakortasun-politikan eragina duten beste plan sektorial edo orokor batzuen jarraipena egitea eta, hala badagokio, horien osaeran parte hartzea.
  6. Europar Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika lantzeko eta aplikatzeko beharrezko diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta Sailaren organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea, betiere beste organo batzuei dagozkien eskumenak errespetatuta.
  7. I+G+B arloan, oinarri teknologikoko enpresa berritzaileen sorkuntza babesteko eta finantzatzeko programak landu eta abian jartzea, bai eta teknologiaren arloko enpresa-ideia berritzaile eta intentsibo berriak lantzeko eta abian jartzeko prozesuari lotutako tutoretza-programak ere.
  8. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren ondoriozko programak (Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzari, Industriari Sailburuordetzari eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzari dagozkionak) kudeatzea, eta programa horien ondoriozko jarduerak eraginpean hartutako sailekin koordinatzea.
  9. Zientzia- eta teknologia-politikari lotutako azpiegitura estrategiko teknologikoak eta berritzaileak EAEn sortzeko eta ezartzeko ekintzak sustatzea eta ekintza horietan parte hartzea.
  10. Industria-lehiakortasuna hobetzen lagunduko duen azpiegitura teknologiko eraginkor bat sortzeko eta finkatzeko programak lantzea eta gauzatzea.
  11. Ikerketa teknologikoko proiektuen azterketa, ebaluazioa eta jarraipena egitea.
  12. Enpresen eta teknologia eskaintzen duten erakundeen arteko teknologia-transferentzia sustatzea.
  13. Lehiakortasun-planak garatzea, teknologiaren hobekuntzari dagokionez.
  14. Ikertzaileak prestatzeko eta erakartzeko jarduna bultzatzea.
  15. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile zientifiko eta teknologikoekiko eta teknologia-arloko erakunde-arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organoa izatea.