Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Titularra :Alejandro López Cárcamo
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ ( ALAVA)
Tlf.: 945018263 Ext. 18263
Faxa: 945018253
Agintaldia: 2012/12/19 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK

Industria Garatzeko Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Industria Sailburuordetzaren menpe, honako eskumen hauek baliatzea:

  1. Industriaren garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako laguntza-neurriak sustatzea.
  2. Berrindustrializatzeko edo industria-arloan jardunak egiteko premia berezia duten Euskadiko eremuetan industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.
  3. Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.
  4. Enpresen arteko talde egonkorrak sortzen lagunduko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.
  5. Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresei dagokienez, jarduteko programak eta proposamenak prestatzea eta, enpresa horiei, etorkizuna dutenean, bultzada ematea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eutsi diezaieten.
  6. Zuzendaritzaren eskumenen barruan, erakunde arteko eremuan jarduteko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak lantzea.