Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Berme-markak: Ibarrako Piparrak


Ezaugarriak

Eusko Label bereizgarria eramateko honako ezaugarriak bete behar dituzte piparrek: "Ibarrako Piparrak" ekotipoko sailetan landatutako pipermen horiak izatea, bere araudiak eskatzen dituen ezaugarriak betetzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi eta ontziratuak izatea.

Fundazioak Eusko Labela eraman dezaketen sailak baimenduko ditu kanpaina bakoitzerako.

Piperminak aukeratu eta bere garaian jaso behar dira, eta ozpinetan ondutako kontserba ontziratu gisa merkaturatu, araudi honetan ezarritako baldintzen arabera.

Ontziratutako piperminak honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Barazki mehar eta luzexka da, koska-gabea eta sendoa, zilindro itxura du eta mamiaren trinkotasuna barietate horren ohikoa da.
  • Koloreari dagokionez, berde-horixka izaten du, distira arin bat eta kolorazio berdina.
  • Punta zorrotza du eta zertxobait kurbatua.
  • Txortena osoa, mehea eta luzea.
  • Azala fina eta osoa.
  • Ukitu goxoa izatea.
  • Itxura freskoa eta zimurrik gabea.
  • Jateko den aldearen luzera 5 eta 12 cm. artekoa.
  • Osasuntsuak izan behar dute, eta ez dute izango ez usain eta zapore arrarorik, ez hotzak eragindako kalterik, ez ablazio, eraso, pitzadura, gaixotasun edo usteldurarik, ez orban arrerik, mamiaren aldaketarik eta substantzia arrarorik, ez hotzak eta kazkabarrak eragindako zauririk eta zimurtasunak, ez itxi gabeko zauri eta eguzkiak eragindako erredurarik.
  • Ontzi bereko produktuek tamaina homogeneoa izango dute. Piperminen luzerari dagokionez, ontzi bereko piperminak 3 cm-ko aldea izan dezakete gehienez ere.

Kalitatearen parametro horiek betetzen ez dituzten ontzi bereko piperminen kasuan, %5eko tolerantzia onartzen da, luzerari dagokionean izan ezik. Luzeraren kasuan, eta lehen aipatu tolerantzia ehunekoaz gain, aipatu neurri-koten gainetik edo azpitik dauden piperminen %10 onartuko dira gehienez ere.

Ontziratutako produktuak izango duen likido estalgarriak honako ezaugarri hauek bermatu behar ditu:

  • Likido estalgarriaren osagai nagusia ardo jatorriko ozpin diluitua izango da.
  • Aipatu likidoaren PHa 3,3 eta 3,6 artekoa izango da.
  • Gehienez ere litroko 10 gr. gatz izango ditu.

Likido estalgarria ardo jatorriko ozpina denez, eta beraz, ozpinetan ondutako elikagaia denez, honakoa kontuan hartu behar da:

  • Azukre-kontzentrazioa, Brix graduetan neurtuta, 3,5 eta 4,5 artekoa izango da.
  • Ontzien barnealdea garbia egongo da piparrak ontziratu baino lehen eta likido estalgarriak ez du izango produktuak berezkoa ez duen hondakin solido arrarorik, lurrik edo zikinkeriarik.
  • Ontzia hermetikoki itxita egongo da merkaturatu ahal izateko.

Ekoizpen eta Ontziratze eremua

Piperminak Euskal Autonomia Erkidegoko alde atlantikoan ekoitziak izango dira, 585 mm-ko edo hortik gorako Benetako Ebapotranspirazio bidez (Thornthwaite), eta neguko batez besteko gutxieneko tenperaturak (ez dira baxuegiak izango) eta udako gehienezkoak (ez dira altuegiak izango) kalitatezko piperminaren garapenerako egokia izango den klimari dagozkionak izango dira.

Era berean, laboreentzako ingurune klimatikoa egokiena izate aldera, horiek ez dira landatuko itsas mailatik 450 metro baino gehiagoko garaieran.

Produktua Euskal Autonomia Erkidegoko esparru geografikoan ontziratuko da.

Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea

HAZI Fundazioak beharrezko kontrol-sistemak ezarriko ditu produktuaren prozesu katean, ekoizpen-, kontserbazio- eta biltegiratze-prozesuetan, garraioan, ontziratze- eta eskuztatze-prozesuetan eta merkaturatze-prozesuan; horrekin guztiarekin Eusko Labelen bereizgarria duten produktuek bere eraudian ezarritako baldintzak eta aplikaziozkoak diren gainontzeko arauak betetzen dituztela ziurtatuko da.

HAZI Fundazioa
Helbidea: Muntsaratz auzoa, 17-A (Muntsaratz Dorrea)
48220 Abadino. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Faxa: 946 033 953
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus/eu

Araudia

Eusko Label bereizgarridun Ibarrako piparrak markaren araudia.

Zerrandak

Enpresa Ekoizleen Zerrenda

Enpresa Ontziratzaileen Zerrenda

Azken aldaketako data: