Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Barne-agiri administratibo elektronikoa erabiltzea, zerga bereziak dituzten eta etete-erregimenean dauden mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak mugitzeko

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak jakinarazi nahi du zerga-araudiak ezartzen duenez, informatizatu egin behar dira fabrikazio-zerga bereziak dituzten eta etete-erregimenean dauden mahastizaintzako eta ardogintzako produktuekin batera eraman beharreko agiri fiskalak, baldin eta produktuok oso-osorik –irteera eta helmuga– Estatuan garraiatzen badira.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, derrigorrezkoa izango da Zerga Berezien Mugimenduak Kontrolatzeko Sistema (barne-EMCS) erabiltzea, besteak beste, ontziratu gabeko ardoaren mugimenduak kontrolatzeko, eta, hala, lehen produktuarekin batera paperean eraman behar zen dokumentua ordezkatuko da.

Produktuarekin batera eraman beharreko agiri administratibo elektronikoak (e-AD) Estatu barruan garraiatzen diren mahastizaintzako eta ardogintzako produktuekin batera eraman beharreko agiritzat balio du; izan ere, mahastizaintzako eta ardogintzako araudiak eskatzen dituen datuak betetzeko aukera ematen du. Horretarako, operadoreak berariaz baimendu behar du datuak Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari lagatzea, harena baita mahastizaintza eta ardogintza kontrolatzeko eskumena, eta, hala, errazagoa izango da agiriak bete eta kudeatzeko prozedura bidaltzaileentzat.

Barne-EMCS sisteman dauden datuak lagatzeko baimenik eman ezean, eta 1996ko ekainaren 4ko aginduaren 2.6. artikuluan araututakoarekin bat, aurrerantzean ere, ardogintza-industriek agiri elektronikoak inprimatu eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte astean-astean; horregatik, datuak lagatzeari buruzko laukitxoa betetzea gomendatzen da, enpresen karga burokratikoa arintze aldera.

Sistema (barne-EMCS) erabili ahal izateko –aukerakoa da barneko lurralde-eremuan–, beharrezkoa da sinadura elektronikoaren ziurtagiria edukitzea.

Eragozpenik sor ez dadin, komeni da, 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen, enpresen sistemak egokitzea, e-DA mezuak betetzeko barne-EMCS sistema erabiltzen hastea, probak egitea eta lehenbailehen hastea norberaren gogoz, 2013a amaitu arte papera erabiltzen jarraitzeko aukera izango baita.

Azken eguneratzea: 2013/11/22