Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kalitate berezituaren kontrolaren urteko planaren azken txostena - 2013

Xehetasunak

2013an nekazaritza- eta elikadura-kontroleko 5 ikuskapen egin ziren in situ Gernikako Piperra Adierazpen Geografiko Babestuko (AGB) ontziratzaile etiketatzaileetara, bai eta Jamón Serrano Bermatutako Espezialitate Tradizionalera (BET) atxikitako operadore batera ere. Era berean, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak bi ikuskapen egin ditu Hazi Fundazioa egiaztapen-erakundean, Gernikako Piperra AGBren baldintza-agiria eta Euskal Okela AGBren agiria egiaztatzeko erakundea den aldetik. Ikuskapen horretan agirizko kontrola egin zaie 12 abeltzaintza-ustiategiri, 3 pentsu-fabrikari, hiltegi bati, zatitze-gela bati, merkatari bati, hiru haragitegiri eta salmenta zuzeneko gune bati.

Gernikako Piperra AGB:

Egindako kontrolen emaitzak aztertu ondoren, beharrezkoa dirudi baldintzen agiriko alderdi batzuk berrikustea, eguneratzeko eta produktuaren hazkuntzaren eta manipulazioaren errealitatera moldatzeko.

Euskal Okela AGB:

Produktuaren deskribapenari dagokionez, egiaztapen-erakundeak egindako erregistroetako datuak hobetzeko beharra hauteman da, ustiategietako animalien genetika-datuei dagokienez, bereziki, AGBan onartutako arrazen egiaztapena eta pleguaren babesa duten arrazen gutxieneko genetika-ehunekoa %50ekoa dela bermatzeko.

HAZIk AGB operadoreetan egindako kontrolen emaitzak atxikiturik daude.

Hautemandako ez-betetzeak ez ziren irregulartasuntzat ez eta ez-betetzetzat jo, operadoreek ezarritako neurri zuzentzaileak egokiak izan baitziren.

Euskal Autonomia Erkidegoko bermatutako espezialitate tradizionalei lotutako kalitate bereiziko kontrolei dagokienez, egindako ikuskapenean ez da gorabeherarik izan.