Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elikagaien merkataritza kalitatearen kontroleko urteko planaren azken txostena - 2014

Xehetasunak

Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzak ondokoak aztertuko ditu: aginduzko dokumentazioa, trazabilitatea (*), produktuen osagaiak eta kalitatea eta etiketak, eta bereziki nahitaezko aipamenak, orokorrak eta espezifikoak. Halaber, administrazio erregistroak ondo eramaten diren egiaztatuko da eta lagin ofizialak hartu, laborategian aztertzeko. Bereziki aztertuko da ea aurreko ikuskapenetan hautemandako irregulartasunak zuzendu ote diren.

2014an, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzak arauzko 244 lagin hartu zituen, kalitate parametroak zehazteko. Glutenaren kanpaina berezian 15 ikuskapen egin ziren. Edu bertsuan, 20 kontrol ikuskapen egin ziren eta bertan 5 egin ziren.

Kontrolen emaitza jakinarazteko, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak irregulartasunei buruzko 124 jakinarazpen bidali zituen, ikuskatutako operadoreek hautemandako akatsak zuzentzeko neurriak har zitzaten, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ikuskaritzaren jarraipenaren menpe.

Hautemandako irregulartasunak:

  • Etiketak (%53)
  • Aginduzko dokumentazioa eta administrazio erregistroak (%23)
  • Trazabilitatea (%15)
  • Bestelakoak (benetako edukia, merkataritza kalitatea) (%9)

Etiketak %53, Trazabilitatea %15, Dokumentuak eta erregistroak %23 Beste batzuk %9


* Trazabilitatea: "ekoizpen, eraldatze eta banatze etapa guztietan zehar elikagaien, pentsuen edo elikagaiak ekoizteko abereen zein elikagaietan edo pentsuetan gehitu behar ditugun substantzien arrastoa antzeman edo jarraitzeko aukera da."

2014an, elikagaien merkataritza kalitatearen gaineko 297 ikuskapen egin ziren, haietatik, 232 urteko kontrol planekoak ziren eta 65, berriz, planifikatu gabekoak. Elikagaien merkataritza kalitatearen kontrol ofizialaren programaren baitan, 2014an zehapen bat jarri zen eta isuna 6.033 €-koa zen. Horrez gain, 21 kalitate kontrol egin zitzaizkien frutei eta barazkiei. Halaber, ongarrien merkataritza kalitatearen kontroleko 20 ikuskapen egin ziren, 3.398 tonako 20 lagin hartu eta 10 zentzarazpen igorri.

Ikuskapenak gaien arabera:

  • Alkoholdun edariak; 123
    Errioxa BDJ; 64
    Sagardoak; 16
    BJDun txakolina; 17
    BJDrik gabeko ardoak; 20
    Edari hordigarriak; 4
    Garagardoa; 2
  • Arrautzak; 40
  • Esnea eta Esnekiak; 25
    Gaztak; 15
    Esneak; 6
    Bestelakoak; 4
  • Okelaren deribatuak; 18
    Haragikiak; 11
    Iberikoak; 7
  • Aberen kontserbak; 17

  • Irinak eta deribatuak; 15
    Ogia eta deribatuak; 9
    Irinak, zerealak eta bestelakoak; 3
    Janari pastak; 1
    Gailetak, gozogintza; 2
  • Landare kontserbak; 10

  • Arrantzako deribatuak; 8

  • Estimulatzaileak eta deribatuak; 7
  • Lekadunak; 6
    Lekale lehorrak; 6
  • Bizigarri eta espeziak; 6
    Bizigarri eta espeziak; 4
    Ozpinak; 2
  • Olio begetalak; 6
    Oliba olio birjina; 4
    Oliba olioa-ekilorea du; 1
    Ekilore olioa; 1
  • Plater kozinatuak; 6
  • Bestelakoak; 10
    Bestelakoak; 4
    Truberkuluen deribatuak; 2
    Fruten deribatuak; 2
    Bustitzeko moduko gantzuak; 1
    Izozkiak; 1