Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak onuradun publikoentzat. 2016.

Deskribapena


Xedea

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza Europako arau-esparru berrira egokitzen ari denez (PDR 2015-2020), eta Euskadin landa-garapenaren helburuak lortzeko oinarrizkotzat jotzen diren zenbait lerrori jarraipena ematea ezinbestekoa denez, deialdi hauek egiten dira 2016. urterako: Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak (onuradun publikoak).

Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.

Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:

- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Maite Peñacoba

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: mpenacoba@hazi.eus

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzea eta garatzea hurrengo ekintzen bitartez:

- Landa-biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko azpiegiturak egiteko laguntzak.

- Industria-lurzorua gaitzearekin eta enpresa-ekimenen bidez erabiliko diren lokalak egokitzearekin lotutako inbertsio-proiektuak egiteko laguntzak.

- Turismoarekin lotutako kultura- eta natura-ondareko inbertsio-proiektuak eta jendeak erabiltzeko aisia-, turismo- eta informazio-azpiegituren proiektuak egiteko laguntzak.

- Energia berriztagarriekin eta energia aurreztearekin lotutako inbertsioak abian jartzeko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

7.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 7.000.000 eurokoak dira; horietatik, 2.100.000 euro 2016ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 4.900.000, 2017ko ekitaldirako konpromiso-kredituari, diru-laguntza lerroetan banaturik, era honetan:

 

Jarduketak20162017

Landa-biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko azpiegiturak egiteko laguntzak

1.470.000

3.430.000

Industria-lurzorua gaitzearekin eta enpresa-ekimenen bidez erabiliko diren lokalak egokitzearekin lotutako inbertsio-proiektuak egiteko laguntzak

210.000

490.000

Turismoarekin lotutako kultura- eta natura-ondareko inbertsio-proiektuak eta jendeak erabiltzeko aisia-, turismo- eta informazio-azpiegituren proiektuak egiteko laguntzak

210.000

490.000

Energia berriztagarriekin eta energia aurreztearekin lotutako inbertsioak abian jartzeko laguntzak

210.000

490.000

Nori dago zuzenduta


Tokiko erakundeak, zuzenean, edo beren erakunde autonomoen edo udal-sozietate publikoen bidez, eta udalaz gaindiko erakunde publikoak.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Maite Peñacoba

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: mpenacoba@hazi.eus

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1028202

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen eskabidea


Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan "enviar/bidali" botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzara.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
EAEko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen eskabidea
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Proiektua Balioesteko Justifikazioko Memoria (III. ERANSKINA)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk