Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko laguntzak (IKERKETA programa)

LABURPENA

Titulua:

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko laguntzak (IKERKETA programa)

Xedea:

Gerora itzuli beharreko aurrerakinen bidez nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan laguntzak ezartzea, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako jarduerak sustatu eta pizteko. Teknologia berriak erabiltzea eta produktu edo merkatu berriak sortzea dakarten proiektuak bereziki aintzat hartuko dira.

Diru kopurua:

2012 urterako 6.000.000 euro

Laguntza mota: aurrerakin itzulgarria

Deialdiaren araudia:

  • Agindua 2012ko maiatzaren 9koa (EHAA Zk. 112/2012)

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako 2012ko ekitaldiko laguntzetarako eskabideen aurkezpen-hasiera argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Araudia:

  • 230/2004 Dekretua, azaroaren 23koa (EHAA Zk. 227/2004)

    Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko (Ikerketa programa).

     

ERAKUNDEAK

Deialdia egiten duen erakundea:

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza

Deialdia egiten duen organoa:

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritza

Erakunde erabakigarria:

Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua

Egitura atal ebazlea:

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritza

Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
    Donostia kalea, 1
    01010 - Vitoria-Gasteiz
  • edo 26ko azaroaren 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezartzen dituen moduetan.

Telefono bidezko arreta:

Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga
Telefonoa: 945 019 690
Faxa: 945 019 701
Posta elektronikoa: i-sasigain@ej-gv.es

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

TRAMITAZIOAK

Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Ikerketa programa

Gerora itzuli beharreko aurrerakinen bidez nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan laguntzak ezartzea, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako jarduerak sustatu eta pizteko. Teknologia berriak erabiltzea eta produktu edo merkatu berriak sortzea dakarten proiektuak bereziki aintzat hartuko dira.

NORI ZUZENDUA

Onuradunak:

Pertsona fisikoak edo juridikoak edo nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako enpresen taldeak, baita teknologiaren edo zerbitzuen arloetako enpresak ere (pertsona fisikoak edo juridikoak badira ere), baldin eta sektore horietarako proiektuak, denak sektore pribatuarenak, egiten badituzte.

1.– Gerora itzuli beharreko aurrerakin hauen onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.

b) diruz lagundu daitezkeen inbertsioak edo gastuak eskabidea aurkeztu ondoren egin behar dira. Egoera hori, Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa Zuzendaritzaren ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da

c) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

d) Ikerkuntza, garapen edo berrikuntzako proiektu bat izatea, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria, Dekretu honetako 11,4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

e) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edota beraren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzak direla-eta hasitako itzultze- edo zigor-prozedura batean sartuta ez egotea edo prozedura amaitzea.

2.– Produktuak merkaturatu eta eraldatzeko sektoreko inbertsioetan berrikuntzarako ematen diren dirulaguntzei dagokienez, eta aurreko idatz-zatian zehaztutakoaz gain, gerora itzuli beharreko aurrerakin hauen onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Enpresaren bideragarritasun ekonomikoa frogatu beharko da, horren egoera ekonomikoaren eta geroko perspektiben ebaluazioa oinarritzat harturik.

b) enpresek ingurune, higiene eta abereen ongizate eta osasun arloko oinarrizko arauak bete beharko dituzte.

c) Sektorea eta, ondorioz, sektoreko lehen mailako produktuak hobetzen lagundu beharko da.

d) Gainera, elikadura-sektorean, produktuak merkaturatzeko bide arrunta dutela egiaztatu beharko da Kontuan hartuko dira merkatu antolakunde bateratuen arabera dauden ekoizpen-murriztapenak edo Europako Erkidegoaren laguntza-mugaketak.

e) Gainera, arrantza-sektorean, ondorio bihurrituak saihetsi behar dira, batez ere soberakindun ekoizpengaitasunak sortzea.

PRESTAZIOA

Dotazioa:

2012 urterako 6.000.000 euro. Eta egongo baluke, hedapenak ere.

Laguntza mota: aurrerakin itzulgarria

TRAMITEAK

Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea

"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan

Eskabidea

Eskabidea:

Eskabidea

Aurrez aurrekoa

Formularioak:

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatzeko laguntzak (IKERKETA programa) (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan enviar/bidali botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzara) paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Dokumentazioa:

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua

Dirulaguntzaren izapide arruntak

Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.

Agiriak Aurkeztea

Agiriak Aurkeztea:

Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.

Aurrez aurrekoa

Formularioak:

Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)

Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.

Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua

Epea Luzatzea

Epea Luzatzea:

Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.

Aurrez aurrekoa

Formularioak:

Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)

Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.

Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua

Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea

Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:

Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.

Aurrez aurrekoa

Formularioak:

Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)

Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.

Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua

Atzera Egitea

Atzera Egitea:

Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.

Aurrez aurrekoa

Formularioak:

Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)

Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.

Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua

Laguntza Onartzea

Laguntza Onartzea:

Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.

Aurrez aurrekoa

Formularioak:

Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)

Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.

Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua

Uko Egitea

Uko Egitea:

Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.

Aurrez aurrekoa

Formularioak:

Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)

Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.

Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua

Errekurtsoa Gorakoa

Errekurtsoa Gorakoa:

Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.

Aurrez aurrekoa

Formularioak:

Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)

Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.

Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua

DEIALDIAREN EGOERA

Eskabideak aurkezteko epea:

2012/06/08 - Aurrekontu-dotazioa bukatu arte

Aurkezteko epe-muga:

2012ko deialdiaren aurrekontu-dotazioa bukatu arte.

Ebazteko epea:

Eskabidea aurkezten den egunetik 6 hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak:

Ezespenezkoak

Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:

  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.

Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:

  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.