Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko

LABURPENA
Titulua:
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko
Xedea:

Lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauterakoan bai mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko aukera izaterakoan.

Dekretu honetan araututako laguntzak (Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako testuarekin) 2015eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.

Diru kopurua:

618.100,00 €

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Eusko Jaurlaritza
Gizarte Politiketako Sailburuordetza
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza
Egitura atal ebazlea:
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
Enplegua eta Gizarte Politikak
Gizarte Politiketako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du 8:00etatik 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30ak arte (abuztuan izan ezik 14:30ak arte)

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Mendetasun-egoeran nahiz osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko laguntzak

Laguntzen xedea da lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauterakoan bai mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko aukera izaterakoan. Eta, zehazki, pertsona horiek zaintzeko eszedentzia hartzean edo lanaldia laburtzean izandako diru-sarreren galera konpentsatzea, zati batean behintzat.

Honakoetarako izango dira laguntzak:

a) Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia, mendetasun ertaina (II. mailakoa) edo handia (III. mailakoa) aitortuta badute, edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia.

b) Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzeko, aitortuta duten mendetasun-maila edozein delarik ere, edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murriztea, gutxienez, heren bat.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Onuradunak:

  1. Besteren kontura lan egiten duten langileak.
  2. Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

OHARRA
Ez dira diruz lagunduko Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren b) letran aipatzen diren lan-harreman bereziak dituzten langileek hartzen dituzten eszedentziak edo lanaldi-murrizketak.

 

Onuradunek bete beharreko baldintzak

1.- Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea.

Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtean.

2.- Gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako aldia baliatu izana eszedentzialdian edo lanaldi-murrizketan.

Diruz laguntzeko moduko jardunak gutxienez egutegiko 59 eguneko aldia osatu behar du, baina honako egoera hauetan ez du segidakoa izan beharrik:

1.- eskatzaileak aldizkako kontratu finkoa duenean.

2.- eskatzailea enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean dagoenean.

3.- greba eskubidea erabiltzeagatik eten denean

Mendetasun-egoeran dagoen senitartekoak bete beharreko baldintzak

1.- Senitartekoak —betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— mendetasuna onartua izan behar du, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera.

2.- Laguntzaren onuradunaren eta mendetasun-egoeran dagoen senitartekoaren —betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— artean odolkidetasunezko edo kidetasunezko lehen edo bigarren mailako ahaidetasuna egongo da nahitaez, edo eskatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotekidea izango da.

3.- Mendetasun-egoeran dagoenak ez du egoitza-zentro batean sartuta egon behar, modu iraunkorrean.

Gainera, eszedentziagatiko laguntzen kasuan, mendetasun-egoeran dagoen senitartekoak ezin du izan gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroen erabiltzaile.

Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoak bete beharreko baldintzak

1.- Senitartekoak —betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— osasun-egoera oso larrian egon behar du, hau da, autonomia fisiko, psikiko edo intelektuala galdu duelako, eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak (eta, bereziki, zainketa pertsonalari dagozkionak) egiteko laguntza handia behar izatea.

2.- Senitartekoak —betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langilearen semea, alaba, ezkontidea edo izatezko bikotekidea izan behar du.

3.- Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoak ez du mendetasun-egoera onartua izan behar, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatutakoaren arabera.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

LAGUNTZEN ZENBATEKOA (Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak), familia eta lana bateragarri egiteari buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuko II, III. eta V. kapituluan aurreikusitako laguntzen familia-errentaren mailaren mugak, zenbatekoak, portzentajeak eta eskaerak egiteko eskabide norma¬lizatuak onartzen dituen AGINDUAN, 2015eko apirilaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, 4. artikuluan zehaztutakoan oinarrituz.

Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

Bestalde, adierazten diren zenbatekoak aplikatu ahal izango zaizkie eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osoari dagokiona bada. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 eguneko epe desberdinetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.

Kontzeptua

<20.000€ko FEE

>20.000€ko FEE

ESZEDENTZIARAKO urte osoko laguntza

3.325,00€

2.795,00€

≥ %45ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.660,00€

2.236,00€

%40-%44,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.375,00€

2.033,00€

%33-%39,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza

2.090,00€

1.728,00€

OHARRA:
Goian zehaztutako zenbatekoek % 5eko murrizketa izan dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean xedatutakoan oinarrituta

LAGUNTZEN ZENBATEKOA (Osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak), familia eta lana bateragarri egiteari buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuko II, III. eta V. kapituluan aurreikusitako laguntzen familia-errentaren mailaren mugak, zenbatekoak, portzentajeak eta eskaerak egiteko eskabide norma¬lizatuak onartzen dituen AGINDUAN, 2015eko apirilaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, 5. artikuluan zehaztutakoan oinarrituz.

Adierazten diren zenbatekoak aplikatu ahal izango zaizkie eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osoari dagokiona bada. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna aipatutakoak ez bezalako epeetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.

Kontzeptua

<20.000€ko FEE

>20.000€ko FEE

ESZEDENTZIARAKO urte osoko laguntza
(90 egutegiko egun)

820,00€

691,25€

≥ %45ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza
(180 egutegiko egun)

1.311,00€

1.103,00€

%40-%44,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza
(180 egutegiko egun)

1.170,00€

1.002,25€

%33-%39,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza
(180 egutegiko egun)

1.030,75€

852,00€

OHARRA:
Goian zehaztutako zenbatekoek % 5eko murrizketa izan dute, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean xedatutakoan oinarrituta.

 

Muga:
 Laguntza jasotzeko gehieneko epeaEszedentziaLanaldi-murrizketa
Mendetasuna egutegiko 365 egun   Ez dago mugarik
Osasun egoera oso larria egutegiko 90 egun egutegiko 180 egun
Ordainketa modua:

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta dokumentazio aurkeztea
Eskaera eta dokumentazio aurkeztea:
Diru-laguntza jasotzeko egoeran 59 egun igaro eta gero, laguntza eskatu ahal izango da-HASIERAKO ESKAERA Hurrengo eskaerak eskabide-orri sinplifikatuan aurkeztuko dira-JARRAIPEN ESKAERA. Izapideak erlaitzetan adierazitako bideetako edozein erabiliz egin ahal izango dira: aurrez aurre edo elektronika-bidez. Eskaerak aurkezteko epearen amaiera: diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea betetzeko jarraibideak. (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.

Mendetasun-egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileei diru-laguntza emateko eskaera (Hasierako eskaerako formularioa) (Eskaera)

Formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin) (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua ez dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea, erakunde berak ikus-onetsita.

Dokumentazioa:
  • Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.

    Izapidetzeko aukeratu den bidea gorabehera, dokumentazioa paperean zein elektronika-bidez aurkeztu daiteke.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Hasiera eskaerako Formularioa

Eskabide-orriak esteka zuzena du izapidetze elektronikoarekin: Horretarako, ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzeko eskatuko dizu:

  • Pertsona fisikoentzat: NANen, ONA, Herritar Ziurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitatearen ziurtagiria

Eskabide-orriarekin batera, berariazko dokumentazioa aurkeztu behar da.
Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.

Enpresa edo erakundearen ziurtagiria (Eskaera)
Mendetasun egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatu duenak lan egiten duen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.

Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapidetzeko aukeratu den bidea gorabehera, dokumentazioa paperean zein elektronika-bidez aurkeztu daiteke.

Enpresaren edo erakundearen ziurtagiria

Mendetasun egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatu duenak lan egiten duen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Jarraipenerako eskaera eta dokumentazioa
Jarraipenerako eskaera eta dokumentazioa:
Jarraipen-eskaerak aurreko eskaeretatik 4 hilabete igarotakoan aurkeztu ahal izango dira
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jarraipeneko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa (Laguntza emateko dokumentua)

Jarraipeneko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Mendetasun-egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileei diru-laguntza emateko eskaera (Jarraipen-eskaerako formularioa) (Eskaera)

Formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Enpresaren edo erakundearen ziurtagiria - Jarraipenerako (Eskaera)
Mendetasun egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatu duenak lan egiten duen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua ez dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea, erakunde berak ikus-onetsita.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua aurkeztuko da laguntzak kobratzeko banku-kontuaren zenbakia aldatzen denean.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua (bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin) (Eskaera)

Adierazitako eredua eskatzaile hauek aurkeztuko dute, sinatuta: KUTXABANK, LABORAL KUTXA, BANKOA, CAIXABANK, BBVA edo BANCO SANTANDER finantza-erakundeetan banku-kontua dutenak. Bertan, honako datu hauek azalduko dituzte: NAN zenbakia, IFK edo atzerritarren identifikazio-zenbaki pertsonala eta ordainketak egiteko hautatu den kreditu-erakundean duen kontu kodea.

Hirugarrenaren alta izeneko eredu normalizatua aurkeztuko da laguntzak kobratzeko banku-kontuaren zenbakia aldatzen denean.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Jarraipen - eskaerarako formularioa

Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Jarraipenerako enpresaren edo erakundearen ziurtagiria (Dirulaguntza dokumentua)

Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatau duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/04/01 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:

HASIERAKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA

Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean jarraian, eta gehienez 365, lanaldi-murrizketan eta/edo lan-eszedentzian.

JARRAITZEKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA

Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan. diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.

OHARRA:
Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.

Ebazteko epea:

Sei hilabete, eskabidea aurkezten denetik.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Politiketako Sailburuordetza; Eusko Jaurlaritza; Enplegua eta Gizarte Politikak; Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.