Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Boluntariotza Euskadi · Aurkezpena

Imagen de Gema ZabaletaEuskal Autonomia Erkidegoak tradizio luzea du arazoei irtenbidea emateko lan komunitarioan, ekintza boluntarioa oso errotuta baitago. Gure herrialde solidario honetan, pertsona eta erakunde askok egin dituzte komunitatearentzako zerbitzuak ezeren truke, administrazioek horren inguruko erantzun edo politika motaren bat kontuan hartzen hasi baino askoz lehenago.

Gure Autonomia Erkidegoan, Boluntarioei buruzko Legea 1998ko ekainekoa da. Beraz, duela 13 urte baino gehiago hasi zen Eusko Jaurlaritza boluntariotza sustatzeko politikak garatzen. Lege horren ondorioz, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua sortu zen. Kontseilu hori boluntariotzaren arloko topaketa, elkarrizketa eta aholkularitzarako organoa da, eta gizarteari eta gizarte-erakundeei elkartasun-politiken berri ematea du helburu. Batzordea paritarioa da, eta boluntariotzaren arloko erakundeen hamahiru ordezkarik eta Euskadiko herri-administrazioen beste hamahiruk osatzen dute.

Boluntariotza sustatzeko garatzen ditugun politika guztiak herri-administrazioen, herritar zibil antolatuen eta Euskadin dauden boluntariotza-agentzien arteko baterako lanean oinarrituta egon daitezen lortu nahi dugu.

Boluntariotzaren arloko ekintza planen bidez koordinatzen da. 2011ko abenduaren 27an, Boluntariotzaren II. Euskal Planaren 2012ra arteko luzapena onartu zen. Horri esker, arlo horretako jardunaren orientazioa argi eta garbi finkatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoan.

Planteatutako helburuak lortzeko funtsezko alderdi bat boluntariotza-ekintza zein boluntariotzan diharduten pertsonak eta erakundeak ikusarazteko aukera bultzatzea da.

Horretan laguntzeko, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak herritarren eta, bereziki, inplikatutako pertsonen eta erakundeen esku jarri du “boluntariotzaren web-ataria”, ekintza hobe dezaketen informazioen eta baliabideen erreferentzia-puntu gisa, eta beren lanarekin gure gizartea herritarren inplikazioaren, lanaren, elkarrekiko laguntzaren eta parte-hartzearen bidez hobetzeko zereginean konprometituta dauden pertsona guztien topagune izan dadin.

Azken eguneratzea: 2012/02/02