Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Bobinak zamatzeko laguntza

Sarrera

Bobinak zamatzeko laguntza

Bobinen banaketa aplikatzeak bobinak ibilgailu mota desberdinetan zamatzeko konponbide egokia bilatzen laguntzen du:

  • 5 ardatzeko ibilgailu artikulatua, trakzio buruarekin eta 13,65 metroko tridem ardatzak dituen plataformarekin.
  • 5 ardatzeko ibilgailu artikulatua, trakzio buruarekin eta 9,30 metroko tridem ardatzak dituen plataformarekin.
  • 3 ardatzeko ibilgailu zurruna, 8,045 metroko zama plataformaduna.
  • 4 ardatzeko ibilgailu zurruna (aurreko ardatz bikoitza) 8,55 metroko zama plataformaduna.

Eta euste mota desberdinetarako:

  • Eusteko zutaberik gabe.
  • Eusteko zutabeekin.
  • Neurri txikiko zumitz paletizatuak.
  • Astoetan finkatutako zumitzak.

Behin ibilgailu eta euste mota aukeratuta, garraiatu behar diren bobinak edo zumitzak (zumitzak dira 0.5 metrotik beherako zabalera duten bobinak edo 0.66 tik beherako zabalera/diametroa lotura dutenak) adieraziko dira (zabalera, diametroa eta pisua). Aurreko datu guztiekin, sistemak bobinen banaketa egokiena erakusten du, grafiko eta zenbaki bidez, eta elementu bakoitza zein distantziatan (milimetrotan) kokatu behar den adierazten du, erreferentzia gisa hartuz atzeko erdiko ardatza.

Sistema ondoko segurtasun-gomendioetarako diseinatuta dago, 2005. urtean egindako azterketan oinarrituta:

Zamatze eta garraiorako ezaugarri fisiko garrantzitsuak:

  • Kanpoko diametroa (Øext).
  • Zabalera (Z).
  • Pisua (P).
ØInt > 590 mm datua gehitzen da.

Bobinen pisuak eta neurriak:

  • P: Pisuak: 4-24 t (salbuespenak: 30 t arte).
  • Øext : Kanpoko diametroa: 1000-2000 (mm).
  • Z: Kanpoko diametroa: 1000-2000 (mm)

GOMENDIOAK

Bobinak errepidez garraiatzeko gomendioak eta dokumentuak.

  • 2016KO EKAINA

    Erabiltzailearen eskuliburua

    Erabiltzailearen eskuliburua (1.1 bertsioa).

    Deskargatu

  • 2005EKO AZAROA

    Bobinak errepidez garraiatzeko gomendioen eskuliburua.

    2005eko azaroaren 29an Vitoria-Gasteizen egin zen bileran lantaldeak azkenean onartu zuen gomendioen eskuliburua.

    Deskargatu

  • 2016KO EKAINA

    Gomendioen triptikoa.

    Bobinak errepidez garraiatzeko gomendioen triptikoa.

    Deskargatu

Kalkulua

Ibilgailu eta euste mota desberdinetarako bobinen kokapenaren kalkulua

GARRAIOAREN DATUAK Laguntza erakutsi
× Atal honetan bobina/k errepidez garraiatzeko ibilgailua eta euste mota adierazi behar dira.
ZAMAREN DATUAK Laguntza erakutsi
× Atal honetan garraiatuko den bobina bakoitza sartu behar da, eta horren neurriak eta pisua adierazi behar dira. Bobinaren pisua kalkulatu dezakezu sartu dituzun dimentsioak hartzen, sartu dituzun datuak zuzenak direla egiaztatzeko.





BOBINAK
Zabalera (mm) ØExt (mm) Pisua (t)