Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Fidantzaren zenbatekoa eta nahitaezkotasuna

Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legea indarrean jarri zenetik, nahitaezkoa da hirigintzako errentamendu-kontratuak erregistratzea eta haiek sortako fidantzak jartzea Eusko Jaurlaritzan, Bizilagun zerbitzuaren bitartez.

Jada adierazi dugunez, eta Hiri Errentamenduen Legeak (HEL) xedatzen duenaren arabera, fidantza maizterrak alokairu-kontratua sinatzerakoan ordaindu behar duen eta kontratu-harremana amaitu arte itzuli ezingo zaion zenbateko bat da.

Kontratuaren arabera, maizterrak horren indarraldian bere gain hartutako betebeharrei dagokienez, jabearentzako berme gisa balio du fidantzak.

Fidantza ordaintzea nahitaezkoa da, eta dirutan eman beharko da errentamendu-kontratua indarrean jartzen den unean; are gehiago, maizterrak errentatzaileari fidantzaren zenbatekoa ematen ez badio edo ondoren horren gainean ezar daitekeen eguneratzea ez badu betetzen, kontratua indarrean ez jartzea edo amaitzea eragin dezake.

Fidantzaren zenbatekoak errentaren hileko bat baino handiagoa izan behar du etxebizitzen kasuan, eta bi hileko baino handiagoa etxebizitzaz bestelako erabilerarako errentamendu-kontratuen kasuan.

Azken aldaketako data: