Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Kirol titulazioen ikaskuntzak emateko baimendutako akademiak Euskadin

Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak baimendutako akademiek bakarrik itsas-kirol ontziak gobernatzeko tituluen ikaskuntzak eman dezakete.

- Kirol titulazioen praktikak egiteko baimendutako akademiak

- Irratikomunikazio praktikak egiteko baimendutako akademiak

- Nabigazio lizentzia lortzeko baimendutako akademiak

Tramitazioa

1. Eskaera aurkeztu behar da hurrengo dokumentazioarekin:

- Akademiaren kokapenaren deskribapena, kokapen-planoa eta instalazio eta zerbitzuen deskribapen zehatza

- Ikaskuntzak barne hartzen dituen titulu motak eta material didaktikoaren adierazpena

- Akademiako irakasleen izen-zerrenda, bakoitzaren tituluen adierazpena* eta ari diren karguen deskribapena

* Akademiako Ikasketaburuak eta Yateko Kapitain eta Patroi titulua lortzeko ikasketak eman behar dituzten irakasleek diplomadun edo lizentziatu mailako itsas titulu profesionala izan behar dute.

2. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko eskudun agintaritzak akademiaren homologazioari buruz egindako nahitaezko txostenaren jaulkipena. Txostenaren jaulkipena ikastetxeak irakas eta itsas materialei eta instalazioen egoerari buruz 875/2014 Errege Drekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela aztertu ondoren egiten da. Eusko Jaurlaritza berezko araudia lantzen ari da, laster argitaratuko da eta indarrean izango da.

3. Baimena emanda izan ondoren, Akademia ireki behar da urte bateko epean, luzatzeko aukerarekin.

Baimendutako akademiak bete beharreko praktiken ziurtagiriak

Nabigazio baimenaren ziurtagiria

Nabigazioko arauzko praktiken ziurtagiria

Bela-nabigazioaren arauzko praktiken ziurtagiria

Segurtasun eta nabigazioko arauzko oinarrizko praktiken ziurtagiria

Irrati-operadorearen ikastaroaren ziurtagiria

Azken aldaketako data: