Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Itsasoko emakumeak

Euskal Herrian, arrantza sektoreko emakumeen kolektiboa euskal arrantzontzien premia produktibo eta funtzional batzuei erantzuten dieten hainbat azpisektorek osatuta egon da historikoki, eta gaur egun ere bai. Emakume horiek funtsezko lana egiten dute arrantza sektorearen funtzionamendu eta antolaketarako, zeina Euskal Herriko jarduera produktibo garrantzitsuenetakoa baita.

Itsasoko emakume langileen kolektiboa hiru azpisektoretan banatzen da:

Saregileak          Neskatilak          Enpakatzaileak

Itsasoko Emakume Langileen Euskadiko Federazioa

Euskal Herrian dauden arrantza sektoreko emakumeen hiru elkarteak, hau da, Bermeoko Neskatila eta Saregin Autonomoen Elkartea, Ondarruko Neskatilen Elkartea eta Saregin eta Kai Neskatilen Euskadiko Elkartea, batu egin dira orain, eta Itsasoko Emakume Langileen Euskadiko Federazioa osatu dute, Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Getaria, Orio eta Hondarribiko portuetan lan egiten duten 90 emakume inguru ordezkatzeko.

Azken aldaketako data: