Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Algak eta arribazoi biltzeko baimena

Algak eta arribazoi biltzeko baimenaren eskaera

1 Arribazoi bilketa

Arribazoiak algak dira. Olatuen eraginez edo inguruabar naturalen eraginez, hondartzetan eta itsasertzeko beste alderdi batzuetan pilatzen dira. Itsas eta erreka bazterretan arribazoiak bildu ahal izango dira, edozein bitarteko erabilita, baldin eta ingurumena asaldatzen ez bada.

Arribazoiak biltzeko baimena eskatu nahi duten pertsona fisikoek eta enpresek Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara jo beharko dute baimen hori eskatzera. Eskabidean honako hauek jaso behar dira:

• Biltzeko metodoa

• Bilketa egingo den zona

• Bilketa egingo duten pertsonen izena, abizenak eta NAN zenbakia.

2 Algen bilketa azalean (soilik arrantza sektoreko profesionalek)

Algak ontzitik bilduko dira. Ontziak Itsas Kapitaintza egokiak egiaztatu beharko ditu, eta Ontzien Erregistroko Lehenengo Liburuan inskribatuta egon beharko dira.

Arribazoiak modu horretan biltzeko baimena eskatu nahi duten pertsona fisikoek eta enpresek Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara jo beharko dute baimen hori eskatzera. Eskabidean honako hauek jaso behar dira:

• Biltzeko metodoa

• Bilketa egingo den zona

• Bilketa egingo duten pertsonen izena, abizenak eta NAN zenbakia

• Ontziaren egiaztagiria eta ontzien erregistroko ziurtagiria

3 Algen bilketa hurrupatze-ponpen bidez

Hondoko algak hurrupatzeko baimena eskatu nahi duten pertsona fisikoek eta enpresek Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara jo beharko dute baimen hori eskatzera. Eskabidean honako hauek jaso behar dira:

• Ontziaren eta erabiliko den materialaren deskripzioa

• Zona: putzuen identifikazioa

• Giza baliabideak eta urpekarien titulua

• Biltzeko kanpainaren epealdia

• Eroslearen identifikazioa, halakorik badago.

Azken aldaketako data: