Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Jarduera eta obra udalaren lizentzia eraikitzeko baimena akuikulturan lanak egiteko


Jarduera-lizentzia

Jarduera sailkatu bat ezartzeko, handitzeko edo aldatzeko bide ematen du.

Lizentzia eskaerak arduradun teknikoak izenpetutako txosten tekniko zein deskripzioko memoriarekin batera aurkeztu beharko da. Izan ere hauetan honakoak azaldu beharko dira: aktibitatearen ezaugarriak, aktibitatea kokatuta egongo den inguruaren deskribapena, ingurumenean izango duen eragina eta beraiek zuzentzeko erabiliko diren neurriak azken hauen eraginkortasun gradu eta segurtasun garantia azalduz. Akuikultura establezimenduak izanik  ingurumen eraginaren azterlana bidaltzea guztiz beharrezkoa izango da.

Aktibitate lizentzia ukatu ezean, alkate edo alkatesak, 15 eguneko epea izango du espedientea dagokion Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (LHAO), jendaurrean jartzeko. Horrezaz gain, interesatu bakoitzari jakinarazi beharko zaio norbait kaltetua izanez gero egoki iritzako alegazioak aurkezteko aukera emateko.

Jendaurrean jartzeko aldia bukatu ondoren baina gehienez 15 egunetako epean, espedienteari dokumentu hauek erantsiko zaizkio: osasun txostena eta jardueraren izaeraren araberako txosten teknikoak.

Lehen aipatutako izapide guztiak bukatuta, udalak, gehienez 10 egunetan, arrazoitutako txostena egingo du.


Obra lizentzia

Udalek ezin izango dute obra lizentziarik eman aurretiaz jarduera lizentziarik eman ez bada.

Eskatzaileak jarduera lizentzian agertzen diren neurriak betetzen dituela jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 15egun naturaleko epea pasatuta,  udaleko teknikariak ikuskapen bisita egingo dute. Instalazioa ikuskatuta eta aztertutakoa  proiektuarekin zein, EAE-ko ingurumen organoarekin eta foru organoarekin bat dagoela ikusi ondoren aldeko akta luzatuko da. Akatsik egonez gero berauek interesatuari jakinaraziko zaizkio eta epe bat emango zaio zuzendu ditzan.

Aldeko akta eginda eta ekoizpen-jarduera hasi aurretik, udalak irekitzeko baimena ematen du.

Irekiera lizentzia ondoren agertzen direnak baino lehenagokoa izango da, behin betiko atxikidura, argindarraren hornidura handitzeko, erregai likido edo gaseosoaren erabilera eta ur-horniketarena.

Itzuli

Azken eguneratzea: 2009/10/27