Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ingurumen inpaktuaren deklarazioa

Baimena emateko ebazpena hartu baino lehen establezimendu akuikola bat jarri eta ustiapenerako egitasmoak ingurumen-eraginaren bana-banako ebaluaketa bete behar du. Ebaluaketa, soilik  ingurumenaren aldetik begiratuta ingurumen eraginaren adierazpen batez amaituko da eta jokabidearen komenigarritasunaren edo ez baloratuko da, baiezkoa izanez gero zein baldintzetan egingo den finkatuz.

Ingurumen eraginari buruzko adierazpenak dioena loteslea izango da proiektuaren neurri eta baldintzei begira. Adierazpena aurkakoa izanez gero exekuzioari begira ere loteslea izango da. Adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Ofizialeko Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ingurumen eraginaren ebaluaketarako espedienteari erantsi beharko zaio ingurumen-eraginari buruzko azterketa txostena. Aipaturiko txostenak gutxienez datu hauek izan behar ditu.

  • Proiektuaren deskribapena eta hortik etorriko diren jarduerak.
  • Dauden aukera guztien laburpena eta aukeraturiko konponbidearen justifikazioa.
  • Ingurumen-inbentarioa eta elkarreragin ekologiko edo ingurumen-elkarreragin garrantzitsuenen.
  • Bai proposaturiko konponbidean bai beste aukeretan gerta daitezkeen inpaktu edo eraginen identifikazioa eta balioespena.
  • Zuzentze neurrien izapidea.
  • Ingurumena zaintzeko programa.
  • Laburpen dokumentua.

    Itzuli

Azken eguneratzea: 2008/05/27