Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

ISEK - Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua

logo isekBertsio eskuragarria Bertsio eskuragarria jaitsi

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua, Enplegu eta Gizarteko Politiketako Sailari atxikitako kontsulta-organoa da. Bertan, ezinduen, erabiltzaileen, sustatzaileen eta profesionalen eskolen ordezkari diren administrazio, erakunde eta elkarteek parte hartzen dute. Haren zeregin nagusia irisgarritasunaren araudiaren aplikazioari buruz ikertzea eta informazioa jasotzea da. Honako hauek dira bere eginkizunak:

a) Lege honen aurreikuspenen betetze-mailari buruzko txostena egitea urtean behin eta txosten hori legebiltzarrera bidaltzea.

b) Irisgarritasunaren alorrean eskumeneko organoei aholkularitza eta jarduera-irizpideak eskaintzea lege honetan ezarritakoaren arabera.

c) Haien antolamendu eta funtzionamendurako araudia onestea.

d) Bere esku uzten diren beste egiteko batzuk.

Horrez gain, irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. eranskinaren 3.3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Udalaren Zerbitzu Teknikoek lizentzia emateko administrazio-espediente jakin batean arau hori betetzeaz salbuesten dutenean, araua betetzeko ezintasunari buruzko txostena egin beharko dute zerbitzu horiek.

Era berean, aipaturiko aginduak zera eskatzen du: Udaleko Zerbitzu Teknikoek txosten hori Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari eraman diezaiotela horren berri izan dezan.


20/1997 LEGEA, ABENDUAREN 4KOA, IRISGARRITASUNA SUSTATZEKOA.
V. IDAZPURUA IRISGARRITASUNA SUSTATZEKO EUSKAL KONTSEILUA.
EHAA 1997-12-24

24. atala.– Sorrera.
Bertsio eskuragarria jaitsi

Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitako aholku eta partehartze- organo gisa, eta bertan honako hauek egongo dira ordezkatuta: Euskal Autonomi Elkarteko herriadministrazioak, irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonen eskubideen alde jardutea xede duten elkarteerakundeetatik ordezkaritza handiena dutenak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeak, sustatzaile eta
eraikitzaileen elkarteetatik ordezkaritza handiena dutenak eta Arkitektoen, Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen eta Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien elkargoak.

25. atala.– Osaera. Bertsio eskuragarria jaitsi

Kontseiluak Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua izango du buru, eta, gainera,
honako beste hauek kide:

a) Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat, gutxienez zuzendari-maila izango duena, honako arlo bakoitzeko: Lurralde Antolamendua eta Etxebizitza; Merkataritza eta Kontsumoa; Hezkuntza; Osasuna; Lana eta Gizarte Segurantza; Garraio eta Herrilanak; Ogasuna; Industria, eta Kultura.

b) Lurralde-historikoetako foru-aldundietako ordezkari bana.

c) Euskal Autonomi Elkarteko udaletako hiru ordezkari.

d) Irisgarritasunean zailtasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten erakunde pribatuetatik ordezkaritza handiena dutenetako sei ordezkari.

e) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetatik ordezkaritza handiena dutenetako bi ordezkari.

f) Sustatzaile eta eraikitzaileen elkarteetako bi ordezkari.

g) Arkitektoen Elkargoko ordezkari bat.

h) Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoko ordezkari bat.

i) Bide, Ubide eta Portu Ingeniarien Elkargoko ordezkari bat.

26. atala.– Egitekoak. Bertsio eskuragarria jaitsi

Honako egiteko hauek izango ditu Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak:

a) Urtean behin txosten bat egitea, lege honetan ohartemandakoa zein mailataraino betetzen den ezagutarazteko, eta gero Legebiltzarrera bidaltzea.

b) Irisgarritasun arloan aginpidedun diren organoei laguntza eman eta jarduteko irizpideak proposatzea, lege honetan xedatutakoaren arabera.

c) Horren antolamendu eta funtzionamendurako araudia onestea.

d) Bere esku uzten diren beste egiteko batzuk.

68/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.  EHAA 1997-12-24

II. Eranskina. Hiri-Ingunureko Irisgarritasun-Baldintza Teknikoak Bertsio eskuragarria jaitsi

3. artikulua.– Urbanizazio-elementuak.

3.- Salbuespen gisa, oinezkoentzako ibilbideen eraikuntzan eremuari lotutako hirigintza-araudiarekiko edo sektorialarekiko kontraesanak agertzen direnean edota arestian adierazitako zehazpen guztiak lurraren topografia dela eta gauzatzeko zailak direnean, irisgarritasuna
hobekien bermatuko duten neurriak hartuko dira. Kasu hauetan, hartutako irtenbidea justifikatu egin beharko da lizentzia eman aurreko udal-zerbitzuen txosten batean. Irisgarritasunerako Euskal Kontseilua jakinaren gainean egon dadin, espediente horiek helaraziko zaizkio.

V. Eranskina. Eraberritze, zabalkuntza edo aldaket-obrak urbanizazio eta eraikinetan Bertsio eskuragarria jaitsi

3. artikulua.– Salbuespenak eranskin hau eraberritze-,zabalkuntza- edo aldaketa-obretan aplikatzean. erabilgarritasun-irizpideak.

3.3.– Aurreko atalean aipatutako elementuren bat eranskin honetan islatutako gutxieneko baldintzei egokitu ezin zaienean, zirkunstantzia hori dokumentu bidez justifikatu beharko da. Kasu hauetan, nahitaezkoa izango da lizentzia onartu aurretik udal-zerbitzuek alderdi hauei buruzko txosten bat egitea. Espedientea Irisgarritasunerako Euskal Kontseiluari helaraziko zaio
jakinaren gainean egon dadin.