Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaritzak barrurako eta kanporako egiten du lan.

Alde batetik, Gobernu Kontseiluak aztertzen duen eta erabakiak hartzeko oinarri gisa erabiltzen duen dokumentazio guztia prestatzen du. Arlo horretan, besteak beste, honako eginkizunak dagozkio: bileretako gai-zerrenda eta hartutako erabakiak prestatu eta banatu, espedienteak zuzen tramitatzen direla zaindu, hartutako erabakiei buruzko aktak prestatu eta zaindu, akordioen ziurtagiriak prestatu, etab.

Bestetik, Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanetarako eta komunikaziorako organoa da. Zuzendaritza honen ardura da Jaurlaritzari Legebiltzarreko jardunaren berri ematea eta alderantziz, hau da, Legebiltzarrari Jaurlaritzako jardunaren berri ematea. Eginkizun honetan, besteak beste, legebiltzar taldeek Legebiltzarrean aurkeztutako ekimenak bideratzen ditu eta Legebiltzarrak Gobernuari ezarritako aginduen jarraipena egiten du.

Jaurlaritzaren Kontseiluko gai-zerrenda eta akordioak


Jaurlaritzaren Kontseilua