Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Zer da Bizilagun?

Bizilagun doako zerbitzu publiko bat da, eta honako misio hau du:
Informazioa ematea jabe, bizilagun, errentatzaile edo errentari bezala aitortutako eskubide eta betebeharri buruz, eta zalantzak argitzea etxebizitza baten jabe edo maizter bezala aitortutako eskubide eta betebeharrei buruz.
Bitartekari jardutea komunitate bateko bizilagunen edo jabeen eta maizterren artean, horien guztien artean sor litezkeen gatazkak ebazteko, betiere ez dituztenean beraien artean konpontzen.