Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Ustiapen-koadernoa

'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola' Agindua, 2014ko azaroaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien koadernoa eta beraren erabilera arautzen dituena.

Europako araudiak ezarritakoaren arabera nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen titularrek Ustiapen-koadernoa izan beharko dute, eta bertan, ustiapenean burutzen diren ekintzak guztiak jaso beharko dira.

Ustiapen-koadernoa:  .doc  |  .pdf

Beraz, beharrezkoa da ustiapen guztietan honako datu hauek erasota uzteko koaderno bat izatea:  erabilitako produktuen izaera eta jatorria, ekoiztutako produktuak, burututako tratamenduak, analisien emaitzak, ongarrien eta osasun-produktuen erabilera, izurrite eta gaixotasunak, etab.

Koaderno honekin erregistro ezberdinak jasotzeko erabili diren koaderno guztiak koaderno bakar batean bateratzea lortu nahi da, errazago erabili ahal izateko. Dena dela, abeltzaitza-ustiapenen kasuan, koaderno horrezaz gain Behi Aziendako Erregistro Liburua bete beharko da. Liburu hori dagokion foru aldundiak kudeatzen du.

Koaderno horretan hainbat atal daude: ustiapenari edo jardunari eragiten diotenak baino ez dira erabili beharko, eta, ustiapenean burutzen diren ekintza guztiak JASO beharko dira, bai eta erabilitako produktuak ere.

Kontuan hartu behar da ustiapenean kontrolen bat egiten denean (primak, baldintzak etab.) ikuskatzaileek koaderno hori eskatuko dutela eta egunean egon beharko duela.  Koadernoa behar bezala beteta ez badago, murrizketaren bat jasan daiteke jasotzekoak dauden ordainketetan.

Ustiapen-koadernoa hau betetzea nahitaezkoa da kanpaina honetatik eta oharrak eguneratuta egon beharko dute uneoro.

Argazkia: 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola'

Azken aldaketako data: