Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Autonomia Erkidegoak otsailera arte %11,2 gehiago fakturatu zuen babestutako jatorri deiturako ardo eta apardunen esportazioan
Euskadiko Ardo Esportazioak - 2016ko otsailaren txostenak

• Urtarrilean EAEk askoz ardo gehiago eta merkeago esportatu zuen, eta otsailean esportatutako bolumena murriztu baina sarrerak mantendu zituen, batez besteko salmenta prezioa dezente igo zelako.

• 2016ko lehenengo bi hilabeteetan Euskal Autonomia Erkidegoak 2015eko epealdi berdinean baino 3 milioi euro gehiago fakturatu zuen, jatorri deiturako ardo beltzen eta gorrien igoerari esker (+1,76 milioi), horiek baitira esportazioen motorra, eta ardo apardunen salmentari esker (+900.000 euro).

• Salmenten urtearen hasiera bikaina izan da Erresuma Batuan, hori izanik euskal ardoetan gehien gastatzen duen herrialdea. Estatu Batuetan, Alemanian, Txinan eta Holandan ere oso datu onak zian dira, eta Suitzan, Belgikan eta iparraldeko herrialdeetan, berriz, salmentak asko jaitsi dira.

• EAEk kuota irabazi du Espainiako ardo esportazioen arloan, bai balioari bai batez ere bolumenari dagokionez, litroko prezioan 3,34 €-ko hazkundea izan baitu, estatuko batez bestekoa 1 euro baino pixka bat gehixeago izan delarik.

Txostena: Euskadiko ardo esportazioak - 2016ko otsaila