Euskal ardoaren esportazioaren batez besteko prezioa espainiarrarena halako hiru da: 3,32 eta 1,11 euro litroko
Euskadiko Ardo Esportazioak - 2016ko apirilaren txostenak

• 2016ko lehen lauhilekoaren itxieran euskal ardoen esportazioen bolumenak %4,9ko eta balioak %10,5eko hazkundea izan zuen, 18,3 milioi litro eta 63,6 milioi eurora iristeraino.

Babestutako Jatorri Deiturako ardoak izan ziren igoeraren liderrak. Balio erantsi handiko ardoak dira, eta horregatik salmenta prezioa espainiar esportazioarena halako hiru da (litroko 3,32 € EAEn eta 1,11 € Espainian), Espainiakoa askoz zuzenduago dagoelako upeleko salmentara.

Estatu Batuak eta Txina izan ziren hazkunde globalaren protagonista, eta Suitzako salmentak, berriz, jaitsi egin dira. Erresuma Batua da oraindik ere EAEko ardotan gehien gastatzen duena, eta Frantzia litro gehien erosten duena.

• Apirileko urteartekoan, hau da, 2015eko martxotik 2016ko apirilera artekoan, salmenten balioaren errekor historiko berria egin da, lehendabiziko aldiz hamabi hilabeteko epe baterako 209 milioi euroko fakturazioa gainditu delako.

Txostena: Euskadiko ardo esportazioak - 2016ko apirila